Berriak - Página 4 de 257 - Topagunea

Jarri da abian haurren aurrean helduek dituzten hizkuntza portaeretan  euskararen alde eragin nahi duen ekimena
Euskaltzaleen Topagunea  -  23/10/18
Euskaltzaleen Topaguneak, Euskarak 365 egun lan ildoaren baitan, Haurren aurrean helduok heldu ekimena jarri du abian. “Haurrak aipatu eta kontuan hartu, baina zuzen-zuzenean helduak protagonista bihurtzen ditu ekimen honek. Izan ere, helduok gara ume horien erreferente eta eredu eta helduongandik jasotzen dituzte egiteko eta esateko modu asko”, nabarmendu du Irati Iciar Euskaltzaleen Topaguneko lehendakariak Donostiako […]
Helduon hizkuntza hautuek haurrengan duten eraginaz hausnartzeko gunea eskainiko dute Iruñeko jardunaldiek
Euskaltzaleen Topagunea  -  23/10/09
Aurten, Haurren aurrean helduok heldu ekimenari hasiera emateko lau aditu bilduko dituen jardunaldia antolatu dute, urriaren 19an, Iruñean. Bi saiotan, besteak beste, honako gaiak landuko dituzte bertan: helduen hizkuntza ohiturek umeengan duten  eragina, hizkuntzen sozializazioa eta helduen eredugarritasuna eta erreferentzialtasuna. Goizeko zein arratsaldeko saioak doakoak dira eta publikoari zabalik daude, baina goizeko saioan parte hartu […]
Irati Iciar da Euskaltzaleen Topaguneko lehendakari berria
Euskaltzaleen Topagunea  -  23/09/25
Irati Iciarrek hartu du Kike Amonarrizen lekukoa Topagunearen Batzar Orokorrean. Irati Iciar izango da Topaguneako lehendakari berria, Kike Amonarriz ordezkatuz. Irailaren 22an Ermuan egindako batzar orokorrean, fase berri bati ekingo diola iragarri du Euskara Elkarteen Federazioak. Aro berriak, ekinbide eta lan ildo berritzaileak baliatuz, euskararen erabilpenean jauzi bat ematea du helburu. Azaroaren 18an Arrasaten egingo […]
Zabalik da 19.Kameratoian izena emateko epea
Euskaltzaleen Topagunea  -  23/09/18
  Gai zara 36 ordutan film labur bat egiteko? 18 eta 26 urte bitarteko gazte sortzailea bazara hau da zure lehiaketa! Zabalik da 19. Kameratoian izena emateko epea eta zabalik egongo da urriaren 18ra bitartean. Euskaltzaleen Topaguneak Lekeitioko 46. Euskal Zine Bilerarekin batera antolatzen duen euskarazko ikus-entzunezkoen rally-ak, 19.edizioa ospatuko du urriaren 20tik 22ra bitartean […]