Berriak - Página 6 de 252 - Topagunea

Bi lan deialdi Ipar Euskal Herriko Euskaltzaleen Topagunean
Euskaltzaleen Topagunea  -  22/05/16
Ipar Euskal Herriko Euskaltzaleen Topaguneak aurtengo Euskaraldia antolatzeko eta euskara elkarteen sustapenerako bi langile xekatzen ditu Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberoan. Bata, koordinatzaile lanetarako lanaldi osoan, eta bestea, komunikazio arduradun moduan lanaldi erdian. Euskalgintza ezagutzen duzu? Dinamikoa zira? Egitasmo sozial eta kolektibo batean parte hartu nahi duzu? Euskaraz lan egin nahi duzu? Ipar Euskal Herrian […]
Ekiteko harrera saioak egingo dira ekainean
Euskaltzaleen Topagunea  -  22/05/13
Euskalgintzan dihardugunontzat ezinbestekoa da harrera eta oinarrizko formakuntza parean ditugun erronkei aurre egiteko. Norabide horretan, mugimendura datozen kide berrientzat edota harrera jaso ez dutenentzat (aktibista, zuzendaritzakide, langile berri…) jakin beharreko eduki eta jakintzak eskaintzeko asmotan datoz Ekiteko harrera saioak. Harrera-formakuntza xede duen programa da Ekiteko eta Topaguneak ekainean eskainiko du aurten. Formakuntza hau urtero eskainiko […]
Mintza Eguna: txartelak salgai dira!
Euskaltzaleen Topagunea  -  22/05/10
Euskal Herriko Mintzalagun eta euskaltzale guztiak gonbidatu nahi zaituztegu jaira, harreman berriak sortzeko eta Mintzapraktika egitasmoa ezagutzeko aukera bikaina delako. Probatu ez duenak ez daki zer den hau! Txartelak hemen dituzue salgai maiatzaren 30era arte. Hogeita hamar urte betetzear dira Donostiako Bagera Euskaltzaleen Elkarteak  lehen mintzalagun taldeak martxan jarri zituenetik eta, gaur egun 6000pertsonatik gora elkartzen […]