Berriak - Página 243 de 257 - Topagunea

Euskaltzaleen Topagunea  -  09/06/19
Ez da lehenengo aldia Nafarroako Gobernuak Euskalerria Irratiaren kontrako jarrera agertzen duena, baina hala ere, harriduraz hartu ditugu aste honetan bertan ezagutu ditugun berriak. Harriduraz eta haserre. Iruñerriko hedabideen artean euskaldunon erreferentzia den irratiarekin Nafarroako Gobernuak izan duen injustizia historikoari jarraipena ematen ari zaio neurri honen bitartez. Oraingo honetan, aitzakia usain nabarmena duten erabaki tekniko […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  09/06/19
Goiena kooperatibak Zugaz.com sortu du, gazteei zuzendutako sare soziala. Euskarazko sare sozial berri honetan gazteei beraien arteko harreman sareak antolatu, sarean jokatu, artxiboak elkarbanatu, argazki eta bideoak igo eta hainbat aukera gehiago aurkitzen dira. Sare sozialaren inguruko informazioa goiena.net-en aurkitu daiteke. Egitasmo berri honekin, gero eta eskaintza zabalagoa sortzen ari da Goiena sarean. Lehenago sortu […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  09/06/17
Orio eta Aiako Karkara hamaboskariak 20 urte bete ditu aurten, eta ezin esan adinak kalte egiten dionik. Urteurrenarekin batera, Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz AZTIKER enpresaren bidez egin duten irakurleen gaineko azterlanak erakusten duenez, aldizkaria sasoi betean dago eta, Idiazabalgo ALDAIZE, Elgoibarko BARREN, Eibarko …ETA KITTO! eta Txorierriko AIKOR! aldizkariek bezalaxe, irismen eta onarpen maila ezin hobeak […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  09/06/15
Graffiti idazleak garaiz dabiltza oraindik aurtengo Spraikadan parte hartu ahal izateko. Spraya-ak eta 7×2 metrotako hormak prest daude jadanik eta parte hartzaileek beren lan proposamenak aurkeztu behar dituzte ekainaren 30a baino lehen. Spraikada.com Bitartean, uztailaren 18an Mutrikun ospatuko den SPRAIKADA lehiaketaren berria hainbat gune espezializatutara zabaltzen ari da. CREAM 01 denda-sareak eta APFIDI.com atariak lehiaketaren […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  09/06/15
Iaz Aikor! eta …eta Kitto! aldizkariek hasitako bideari jarriki, Elgoibarko Izarra kultur elkarteak BARREN astekariari buruzko ikerketa egin du. Batetik, BARREN astekariaren irakurleen perfila ezagutzea zen helburua, eta, bestetik, herritarren iritziak jaso nahi izan ditu elkarteak. Lan hori egiteko 15.000 euroko diru-laguntza eman dio Eusko Jaurlaritzak elkarteari. Ikerketa lanak hiru zati izan ditu: Lehenengoan idatzizko […]