Berriak - Página 244 de 257 - Topagunea

Euskaltzaleen Topagunea  -  09/06/08
Mintzapraktika egitasmoak zabaldu, sendotu eta garatzeko lankidetza hitzarmena sinatu dute Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak eta AEK Helduen Alfabetatze Euskalduntzeko Koordinakundeak. Azken urteetan erakunde biek izandako harreman eta elkarlana hitzarmenean gauzatu dute horrela bi erakundeek. Jasone Mendizabal zuzendariak, Topagunearen izenean, eta Mertxe Mugika koordinatzaileak, AEKren izenean, sinatu dute hitzarmena Euskaltzaindiak Bilboko Plaza Berrian duen egoitzan. Mintzapraktika […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  09/06/08
Sarean ditugu jadanik Mintza Eguneko argazkiak, ekainaren 6an Gasteizen egondakoek atera eta konpartitutakoak.     Eskerrik asko argazkilari eta «modeloei»!! Argazki guztiak hemen aurkituko dituzue.   Argazkiak: Mahatsorria ; cc-by-nc-nd Egizu ; cc-by Topagunea ; cc-by-nc-sa
Euskaltzaleen Topagunea  -  09/06/07
Arabako eta EAEko hiriburuak besoak zabalik hartu zituen atzokoan Euskal Herriko bazter guztietatik Mintza Eguna ospatzera bertaratu ziren mintzalagun, berbalagun, mintzakide eta abarrak eta, eguraldiak eguna hondatuko zuen beldurra baldin bazegoen ere, azkenena egun-pasa gozoa egin ahal izan zuten mintzapraktika egitasmoetako partaideek, hori bai, aterkia beti prest, badaezpada ere. Guztira 260 lagunek eman zuten izena […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  09/06/04
Kezka agertu du Nafarroako Euskararen Kontseiluak euskarazko hedabideek jasaten ari diren egoeraren aurrean. Zenbait batzordekidek egindako eskaerari erantzunez euskarazko hedabideek adostutako agiria aurkeztu eta eztabaidatua izan zen atzo, ekainaren 3an, Iruñean egindako batzarrean. Agiria ez zen bozkatua izan azkenik eta, horren ordez, Euskararen Kontseiluak egoerarekiko kezka adierazi eta gutxienez 2008rako izendatutako aurrekontuaren besteko diru kopurua […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  09/06/01
Agerraldia egin du Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak Gipuzkoako Batzar Nagusietako Kultura eta Euskara Batzordean. Gipuzkoako Foru Aldundiak Topagunearen sustapen lana eta Kultur Errota egitasmoa babesteko urteetan izandako lankidetza hitzarmenaren etenaren inguruko agerraldian Jasone Mendizabal Topaguneko zuzendariak, Iker Martinez de Lagos idazkariak eta Maite Agirre AED elkarteko kideak parte hartu dute. Otsailaz geroztik Topaguneak Gipuzkoako Foru […]