Berriak - Página 237 de 258 - Topagunea

Euskaltzaleen Topagunea  -  09/10/27
Elgoibarko Izarra euskara elkarteak antolatuta, Euskararen jatorria, zalantza artean igerian hitzaldia emango du Juan Martin Elexpuruk urriaren 28an, arratsaldeko zazpiretan. Gotzon Garateren omenezko hitzaldi zikloaren barruan kokatu dute hitzaldia eta hurrengo asteotan ere izango du jarraipena Jon Sarasuaren hitzaldia eta Xabier Amuriza eta Jon Maiaren emanaldiarekin. Informazio gehiago: www.elgoibarren.net
Euskaltzaleen Topagunea  -  09/10/26
<!– <! @page { margin: 2cm } H1 { margin-bottom: 0.11cm } H1.western { font-family: «Arial», sans-serif; font-size: 20pt } H1.cjk { font-family: «Arial Unicode MS»; font-size: 20pt } H1.ctl { font-family: «Arial», sans-serif; font-size: 16pt } H3 { margin-bottom: 0.11cm } H3.western { font-family: «Arial», sans-serif } H3.cjk { font-family: «Arial Unicode MS» } […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  09/10/23
Bazkide kanpaina aurkeztu du Debako Zuhatza Euskara Elkarteak. Asmo berriturik agertu dira Zuhatza Elkarteko ordezkariak gainera, egitasmo berriei gogotsu ekiteko gogoz. Berriketan hilabetekaria indartzeko apustua aipatu behar da egitasmoen artean. Idarberriturik jasoko dute Debako biztanleek aldizkaria hurrengo hilabeteetan. Zabalkundea bikoiztu eta itxura berritu diote jadanik arduradunek. Bazkideekin bestelako komunikazio tresnak sortzeko gogoa ere agertu dute […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  09/10/20
Hemendik Gizarte Ekintza saria eman diote Getxoko Egizu elkarteari. Deia egunkariaren gehigarria da Hemendik eta eskualdean emandako sarien artean Egizu ekimena saritu dute gizarteari egiten dion ekarpenagatik. Gaur egun Euskal Herrian dagoen Mintzapraktika egitasmoen artean dinamikoenetakoa dugu Egizu egitasmoa. Iaz 200 parte hartzailetik gora izan zituen Getxoko Berbalagunak eta asko dira ekimenaren baitan antolatzen dituen […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  09/10/19
Erandiko Berbots Euskara Elkarteak duela gutxi arte Bordatxu gaztelekua kudeatu izan du. Elkartearen biltegian Gaztelekuan erabiltzen zuten hainbat material gordeta dute. Material hori gordeta eduki ordez, beste euskara elkarteren batean esku utzi eta erabilgarri egitea erabaki dute. Futbolina, ping-pong-na eta bestelako material interesgarria eta berria da. Horiek eskuratzeko interesa izanez gero jarri gurekin harremanetan.