Berriak - Página 238 de 257 - Topagunea

Euskaltzaleen Topagunea  -  09/10/13
Iaz aurreneko esperientzia positiboa izan eta gero, aurten ere Altsasuko Kima Euskara Taldeak Nafarroako Bertsozale Elkartearen laguntzaz antolatuta, hemen da berriro Bertsoberriz Altsasun zikloa. Bi erakundeok ekimen horrekin altsasuarren eta, oro har, sakandarren artean bertsozaletasuna zabaldu eta sustatu nahi du. Bertsoberriz Altsasun zikloak lau ekitaldi izanen ditu bere baitan. Hasiera, iaz bezala, ferietako ostiralean emanen […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  09/10/13
ARGIA.COM webgunean bideo-erreportajea argitaratu dute aste honetan Euskal Graffitigintzaren inguruan. Hainbat graffitigile euskaldun ez ezik, Sonia Perez Anguera Topagunearen Haur eta Gazte Saileko arduraduna ere elkarrizketatu dute erreportajea egiteko. Topaguneak antolatzen duen Spraikadaren inguruko azalpenak ematen ditu Soniak jarraian ikus dezakezuen bideoan.
Euskaltzaleen Topagunea  -  09/10/08
Bederatzi urteko ibilbide oparoaren ostean, 100 zenbaki bete ditu GAZTEZULO aldizkariak. Halako zenbaki biribila aitzakia ezin hobea da zer edo zer berezia prestatu eta irakurle gazteen leialtasuna eskertzeko. Urriaren 9an kalean izango den zenbakia ez da, inondik inora, arrunta. Ohi baino orrialde gehiago ditu, eta bertan  aldizkariaren beraren historiako 100 eduki onenak bildu ditugu: elkarrizketatu […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  09/10/08
<!– –> Nafarroako Gobernuak bigarren urtez blokeatu du euskarazko hedabideontzako diru-laguntzetarako gordeta zegoen partida. Euskarabideak uztailean agindutako 240.000 euroko diru-partida ezerezean gelditu da, Nafarroako Gobernuaren baitako Institutuak ez duelako deialdia garaiz argitaratu. Ez 240.000 eta ezta 9.567 ere, Euskarabideak egoera zuzendu ezean, Nafarroako gizartearen eskariari erantzunez euskarazko informazioa lantzen dugun hedabideok ez dugu euro bakar […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  09/09/21
Haur eta gazte ekintzak antolatzeko orduan hainbat dira kontuan hartu behar diren arauak. Horiek hainbat lege eta dekretuetan biltzen dira. Lege eta dekretu horietako garrantzitsuenak www.topagunea.org webgunearen dokumentazio atalean dituzue ikusgai. Ondokoak dira, atal horretan kontsultarako dauden araudiak: Akanpadei buruzko Nafarroako dekretua Aisialdiko ekintzen gaineko Euskal Autonomi Erkidegoko dekretua Haur eta gazteen babeserako Euskal Autonomi […]