Select Page

Euskararen aldeko aktibazio soziala (udako ikastaroa 2022)

Udako ikastaroa

Bigarren urtez aztertu da aktibazio soziala 2022ko EHUren udako ikastaroetan antolatutako formazio eskaintzan. “Euskararen aldeko aktibazio soziala: aukerak eta proposamenak” izeneko ikastaroa 2021ean udako ikastaroen ziklo berdinean egindakoaren jarraipena izan da.

2021ean marko teorikoa eta ikuspegi praktikoak landu ondoren, aurten praktika zehatzetan jarri da fokua. Munduko beste hizkuntza gutxituetako hainbat aktibazio-esperientzia ezagutu dira (Maialen Sobrino adituaren bidez eta Galesko kasua bereziki landuz), beste mugimendu sozialetako esperientzietan arakatu dira (mugimendu ekologista, feminista eta LGTB mugimendua) eta berauen artean, euskararen aldeko dinamiketarako baliagarriak izan daitezkeen proposamenak aztertu dira, ziberaktibismoaren inguruko argibideak ezagutu dira eta, azkenik, begirada euskalgintza barruko egitasmo berritzaileetan jarri da.

Adituen eta arituen ekarpenak uztartu dia ikastaroan, etorkizunera begira, hizkuntzaren aldeko aktibazio soziala handitzeko, zabaltzeko eta eraginkorrago bilakatzeko klabe nagusien eta erreferentzia praktiko erabilgarrien bila.

Gizarte aktibazioa helburu

Gizarte aktibazioa da Euskaltzaleen Topagunearen helburu nagusietako bat. Euskaltzaleen sare antolatua da euskara elkarteen mugimendua eta eragile izateko beharrezkoa du gizarte aktibazioa lantzea. Horregatik, Topaguneak antolatzen dituen hainbat jardueretan aktibazio soziala dago erdigunean.

Ondokoak dira ikastaroaren helburuak:

  • Euskararen aldeko aktibazio soziala handitzeko eta eraginkorrago bihurtzeko gako nagusiak identifikatzea eta esperientzia praktikoak ezagutzea
  • Munduko beste hizkuntza gutxituetako aktibazio-esperientziak ezagutzea eta berauetatik ondorioak ateratzea Euskal Herrian aplikatu ahal izateko.
  • Beste mugimendu sozialetako esperientziak ezagututa, euskalgintzan ari diren erakunde, teknikari eta bolondresei, erreferentzia praktikoak eskaintzea

 

Hitzaldien laburpenak, gako nagusiak

Ondoko loturetan jaso dira ikastaroko hitzaldietan jasotako ideia nagusiak: