Select Page

Feminismoa eta euskalgintza: joan-etorrian

 

 

Hitzaldiko ideia nagusiak

Arangurenek mugimendu feminista izandako zenbait eztabaida eta gako mahai gainean jarrita, hausnarketarako bidea zabaldu zuen. Argi utzi nahi izan zuen, mugimenduaren baitan ikuspegi asko daudela eta bere jarduna “ibilbide propiotik eta ezagutzen duenetik” egina dela. “Mugimendu feministaren potentzial handienetako gauza asko problematizatzeko ausardia izatea dela esango nuke”. Eta hain zuen ere, problematizatu diren edo eztabaidarako bide eman duten lau aspekturen gainean aritu zen. “Aipa ditugu lau aspektu horietako bakoitzean agertzen diren zenbait gako euskalgintzarentzat lagungarria izan daitezkeelakoan nago”, adierazi zuen Arangurenek .

  1. Subjektu politikoaren eraikuntza.
  • Etengabe krisi baten egon da subjektu politikoaren kezka.
  • Galdera askori lotuta: Norena da mugimendu feminista? Nork osatzen du? Nor gara? Nola osatzen dugu agenda politikoa?
  • Ondorioak:
    • Praktika politiko eraginkor bat izateko eta aktibazioan eraginkorrak izateko, jendearekin gehiago konektatzeko beharra. “Utzi alde batera subjektu politiko bakarraren ideia eta egitura bakarra izan behar dugunaren ideia”, azpimarratu zuen.
    • Intersekzionalitatearen ideia landu. Hizkuntza, generoa, klasea… “zapalkuntza” bakarrera ez eraman, besteekin artikulatzen asmatu beharra.
    • Identitate zurrunak ekidin (pentsatzeko: zerk egiten gaitu euskaldun?). Borroken arteko gurutzaketa; aliantzak eta zubiak eraiki behar.
    • Kanpora begirako zerbait ez dadila izan bakarrik, barnera ere begiratu behar da.

 

  1. Mugimenduaren artikulazioa

Non hasi eta non bukatzen da mugimendu feminista? Olatuaren irudiarekin parekatu zuen Arangurenek. “Ezin da jakin non hasi eta non bukatzen den, eta, azken batean, ezin jakin ere zeinena den mugimendua”.

Saretzeko eta zabaltzeko beharra azpimarratu zituen, gainera: “eragiteko gaitasuna areagotzeko bidea  hori da”, ziurtatu zuen.

 

  1. Militantzia feministak

Nola berrasmatu konpromisoa ulertzeko eta militantziarako moduak errotikako aldaketak erdiesteko?

  • Militantzia eta konpromisoa sufrimenduari/sakrifizioari lotuta daudenaren ideiarekin hautsi beharra aldarrikatu zuen Arangurenek: “Norberaren nahi edo desioekin/irrikarekin lotu daiteke. Epe luzerako egiturek eskatzen dute konpromisoa, lan iraunkorrak ere: baina berraztertu behar dira lankidetzarako bideak eta moldeak”.
  • Prozesuak asko zaindu beharra (norberaren, taldearen eta proiektuaren zaintzaren arteko oreka). Etengabeko elkarrizketa eskatzen du horrek. Etengabeko ebaluazio bide eraginkorrak topatu beharko lirateke.
  • Lidergo kolektiboaren ideian sakondu beharra. Sortu behar ditugu askotariko ‘aurpegiak’ dituzten mugimenduak.
  • Teknologia berriei ere aipamena egin zien. “Askorentzat militantzia esparru nagusia da, eta gazteengana heltzeko bide ere izan daiteke, baita parte-hartzea bideratzeko bitartekoa ere”.

 

  1. Feminismoa: aldaketarako palanka
    • Burujabetza: bizitza duinaren aldeko borroka (egunerokotasunarekin lotua). Lurraldea, gorputza, autogestioa…lehen aldenduta zeuden eremuak lotzen asmatu beharra.
    • Teoria-praktika uztartzen asmatu beharra. Pentsamendua eta esperientziaren arteko lotura egin (feminismoa eta euskalgintza bizi esperientzietan oinarritzen dira sarri: bizipenak berbalizatzeko beharrari bide emateko modu/espazioen beharra.
    • Iruditegia: berrikuntza beharra. “Iruditegiak imajinarioan eragina du, eta iruditegi zaharraren memoriara jotzeko joera daukagu”, aipatu zuen.
    • Handitasunari lekua egiten jarraitu, baina elementu txikiei, egunerokoei tarte egiten hasi (pertsonala politikoa da ideiari heldu).