Hitzaldiko ideia nagusiak
Hizkuntzen biziberritzearen arloan aktibazio sozialaren gaia landu zuen Maialen Sobrinok; zehazki, munduko beste hizkuntza gutxituetan garatutako esperientziei erreparatua hitzaldia hiru arlotan banatu zuen: aktibazioa maila indibidualean, aktibazioa maila kolektiboan eta aktibazio intersekzionala.
Berak azaldu zuenez, hitzaldiarekin osatu nahi zuen ibilbidea honakoa zen: hizkuntzaren aldeko aktibazio indibidualaren muinera joan eta gakoak aztertu, begirada munduko beste hizkuntza gutxituetara eta beste alorretara zabaldu eta, azkenik, zer etxekotu dezakegun pentsatu bidean aurrera egiteko. Bide hori osatzeko baliatu zituen elementuak honakoak izan ziren:
- Munduko hizkuntza aktibista batzuen testigantzak (Maputxea, Kitxua eta Amazigh hizkuntzetan). Aktibista izatera noiz eta nola egin zuten jauzi azaltzen zuten testigantzek; noiz egin zuten “hizkuntzaren klika”, alegia. “ “Noiz egin zenuten zuek hizkuntzarekiko klika? Noiz hartu genuen hizkuntzaren biziberritzeak/erabilerak duen garrantziaren kontzientzia?”, galdera luzatu zien bertaratutako guztiei ere, hausnarketarako.
- Munduko hizkuntza komunitate ezberdinetako aktibazio esperientzia kolektibo batzuk zerrendatu zituen. Beste hizkuntza komunitateak, hizkuntzak biziberritzeko ahalegina egitean, zertan ari dira ezagutzea interesgarritzat jo zuen: “besteek egiten dutenaz kontzientzia hartzearekin batera guretzat baliagarria zer izan daitekeen ikusteko aukera ematen du”. Hitzaldian aurkeztutako tresnak honakoak izan ziren:
-
- Listen proiektua metodo bat garatzen ari da Europako hizkuntza gutxituetako hiztunak trebatzeko. Helburua hizkuntzarekiko jokabidea aldatzea da, antsietatea murriztea eta, funtsean, konfiantzaz aritzea gutxitutako hizkuntzan. Parte hartzen duten hizkuntzak galesa, frisiera, irlandesa eta hungariera.
- Gormutuen proiektua: Visual Vernacular. Zeinu hizkuntzan (irisgarria entzuleentzat).
- “Activismo digital en lenguas indígenas” proiektua. Global voices
- Khabar Lahariya” proiektua: India iparraldeko eta Nepalgo hainbat hizkuntza: bundeliera, awadhiera, bajjikaera (tokiko egunkari eleanitza)
- Maoriera: Estrategikoak ziren pertsonak aukeratu eta hizkuntzan trebatu gero beraiek erreferente izan zitezen (jada ez dago martxan).
“Hizkuntza gutxituak bi belozidade izan behar ditu, bihotz batek bezala, uzkurtu eta hedatu behar du. Hau da espazio propioa bat behar du izan, guretzat dena, baina gureak ez diren jendeari zabaltzeko bideak ere topatu behar ditu. Entzuleentzat irisgarri bihurtu behar dugu gurea, irisgarri hegemoniarentzat”, aipatu zuen tresna horietako batzuen atzean daudenen filosofiari erreferentzia eginez.
- Aktibazio sozialerako tresnak. Esperientziak trukatzeko dauden espazio batzuk deskribatu zituen puntu honetan. Bi nabarmendu zituen:
- Sakanako Guaixe eta Yukatango Yuuyum irratiaren arteko senidetzea.
- Garabidek: munduko hizkuntza aktibistekin harremana
Bukatzeko, hausnarketarako bidea zabaldu zuen “hizkuntzen biziberritze prozesuan zer dugu ikasteko eta zer irakasteko?”, galdera plazaratuta. Horri lotuta bi ideia nagusi aipatu zituen:
- Hizkuntza guztiek dute zer erakutsi eta zer ikasi. Hizkuntza komunitateen arteko harremanek joan-etorrikoak izan beharko lukete. “Ikasi-irakatsi prozesu berean egin behar da: eman-hartu horretan ulertu behar, ez da lasterketa lineal bat”.
- Hizkuntzazentrista bezala identifikatzen omen dute kanpoan euskararen biziberritze prozesua. “Aspektu linguistikoak hartzen du erdigunea hizkuntzak biltzen duen beste aspektu guztien gainetik”.
- Jendea aktibatzeko lehenik ezagutu behar da. “Ni zu aktibatzera nator! bezala ikusten bada, ez dugu jendea aktibatzea lortuko. Estrategia berriak garatzea ondo dago, baina ezin dugu gurea erdigunean jarri, besteena ezagutu gabe eta beraien testuinguruan ezagutu gabe”, azpimarratu zuen.