Select Page

Cymdeithas yr laith: esperientziak partekatzen Gales eta Euskal Herriaren artean

 

 

Hitzaldiko ideia nagusiak

Mabli Siriol Jonesen eskutik Cymdeithas yr Iaith elkartearen ibilbidea ezagutzeko aukera izan zuten entzuleek. Galeseko hizkuntza komunitatearen zein hizkuntzaren aldeko aktibismoaren nondik norakoen berri eman zuen, bide hori egiten zuen bitartean euskalgintzarekin dituen berdintasunak eta ezberdintasunak agerian gelditu zirelarik.

  • Elkarteren sorrera: Saunders Lewisek ‘Hizkuntzaren patua’ liburua idatzi eta hitzaldia eman zuen (1962). Hizkuntza desagertuko zela aurreikusi zuen, ekintza zuzenik egiten ez bazen (galeseraz idatzia dago, eta ideia nagusia zera da: “metodo iraultzaileekin bakarrik lor daiteke arrakasta”. Elkartearen sorrera ekarri zuen.
  • Elkartearen ibilbide historikoa aztertuz, Euskal Herrian ezagunak diren hainbat kanpaina/ekintza/mobilizazio egin dituzte Galesen: elebitan dauden karteletan ezabaketak/apurketak, hizkuntza babesten duen legearen eskaera, hedabideak galeseraz edukitzeko eskaerak, hezkuntza hizkuntzaren presentzia handiagoaren inguruko aldarrikapen eta mobilizazioak, eraikin publikoen zehatzen aurrean manifestazioak…
  • Hizkuntzaren aldeko aldarrikapenak eskakizun sozialekin batera. Adib. Etxebizitza merkatuaren kanpaina: “Gales ez dago salgai” lelopean. Etxebizitza eskubidea bermatzearen alde lan egiten dute, hizkuntzarekiko dituen inplikazioak ere nabarmenduz. “Turismorako aukera onak daude Galesen. Kanpotik oporretako etxeak eroste dituztenek ez dute galeseraz hitz egiten, eta bertakoek ezin dituzte etxebizitzak erosi, horrek komunitatearentzat, zein hizkuntzarentzat dakartzan ondorioekin”, azaldu zuen.
  • Hizkuntzak ez dauka ofizialtasunik. Hizkuntzaren legearen aldeko aldarri historikoak.
  • Ikuspuntu baikorragoa ematen saiatu aldarrikapenei. Miloi bat hiztun lortu nahi zituzten 2016rako, eta manifestua idatzi zuten (Galesen 3 miloi pertsona bizi dira). Gaur egungo aldarrikapena izaten jarraitzen du.
  • Hizkuntza hezkuntzan. Bertako hizkuntza mailan ez da inbertsiorik nahikorik egiten (gazteek ez dute hizkuntza menderatzea lortzen). Galesaren irakaskuntza aldatu nahi dute eta jarraikortasuna eman. Lege berria lortu nahi dute horretarako. Galeseraz ikasteko eskubidea bermatzea nahi dute: irakaskuntza ertain osoa Galeseraz izatea da eskaera. Hezkuntza legea lortzeko gobernuko kideekin lanean.
  • Elkartearen barne antolaketa. Kanpaina ezberdinak eramaten dituzten azpi-taldeetan antolatuta daude: hizkuntzaren inguruan egiten den lanketa aztertzen duen taldea dago tartean. Edonork jo dezake bertara informazio ematera. Antolaketa, demokrazian oinarritzen dute eta erabakiak prozesu parte-hartzaileen bidez hartu. Boluntarioak beharrezkoak dira funtzionamendurako, bazkideak dira funtsen oinarri, baina diru-bilketak ere egiten dira eta dohaintzak onartu ere.
  • Elkartearen izaera eta funtzionamendua: izaera neutrala dute, baina alderdi politikoen presio talde bezala funtzionatzen dute (ezkerraldeko alderdiekin harreman gehiago). Harreman ona izan ohi dute elkarteetako ordezkariekin zein autoritateekin, helburuak lortze aldera. Politiketan eragiteko ahalegina (presioa) ekintza zuzenekin konbinatzen dute.