Alaitz Artolazabal da TOKIKOMen zuzendari berria

alaitz_lowInazio Arregik uztailean erretiroa hartu ondoren, Alaitz Artolazabal zumarragarrak helduko dio TOKIKOM zuzentzeko erronkari.

Alaitzen izena ezaguna egin da azken urteotan euskal hedabideen alorrean. GIPUZKOABERRITZEN berrikuntza agentzian zebilela, berak zuzendu zuen HEKIMEN elkartearen sorrerara eraman zuen gogoeta prozesua, eta harez geroztik ere euskal hedabideen elkartearen estrategia finkatzeko gogoeta zuzentzen ari da. Aurretik LANGUNE hizkuntzen industria preklusterraren sorreran ere hartu izan du parte.

Berez, HEKIMENeko prozesua gidatzen jarraituko du Alaitzek urtea amaitu bitartean, TOKIKOMeko lanekin tartekatuz.

TOKIKOMen datozen hileotako erronka nagusiak orain arteko ibilbidearen azterketa kritikoa egitea eta datozen urteotarako estrategia finkatzea izango dira, proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa eta eraginkortasuna bermatzeari begira. Lan horietan oso baliagarria izango da Alaitzen eskarmentua bazkideen ideiak eta espektatibak uztartzeko.

Ongi etorri eta zorte on, Alaitz, eta mila esker bihotz-bihotzez Inaziori, egindako lan guztiagatik!!!