TXANTXARIAK Jolas bilduma berria

Gipuzkoako Urtxintxaren argitalpen berri honetan abesteko eta dantzatzeko 24 jolas
daude. Jolas hauek ezagutzeko hiru bide eskaintzen dira:

  1. DVDa: jolasak ulertzeko antzezpenekin
  2. CDa: jolasen abestiekin
  3. Liburuxka: jolasen azalpenak eta abestien
    letrekin

http://www.aisia.net/fitxategiak/irudiak/argitalpenak/mini-txantxariak-karatula-rgb.jpg

Gipuzkoako Urtxintxa Eskolak modu desberdinetan landu ditu EUSKAL JOLASAK azken hamabost
urteetan: gaia ikertu eta landu, jolas desberdinak bildu, informazio guztia
antolatu, aisialdiko hezitzaileei, eskoletako irakasleei eta gurasoei formazioa
eskaini, herri desberdinetan haurrekin euskal jolasen saioak gauzatu, jolas liburuxkak
argitaratu, jostailuak ekoitzi…

Lan guzti honen emaitza “Euskal Jolasen Bilduma” deitutako argitalpenetan jasotzen ari dira
azken urteotan. Oraingo honetan “Txantxariak Euskal Jolasen 4. bilduma izeneko DVD-CD-Liburuxkarekin datoz. Herriz-herri dabiltzan Txantxariak musikariekin batera, taldean abesteko eta dantzatzeko euskarazko jolasak zabaldu nahi dituzte. Jolasak ikusteko, abestiak entzuteko baina, batez ere, kalean euskaraz jolasteko tresna izatea da helburua, euskaraz ondo pasatzea, hain zuzen ere.
Adi! Kasu! Erne guztiak! Txantxariak datoz! Jolasean, olgetan, dostetan hasteko garaia heldu da

Informazio +: 943270033 eta hemen