Mintzodromoa Iruñerrira iritsi da!

2021-10-28. Iruñeko geltoki zaharreko nasetan 120 pertsona bildu gara Mintzodromoan, MintzaPoza praktikatzen.

Mintzapraktikan astero-astero mintzalagunek, solaslagunek, berbalagunek edo mintzakideek egiten duten berdina egiten da Mintzodromoan. Desberdintasuna da Mintzodromoan mintzalagun pila bat elkartzen direla aldi berean, txandaka-txandaka, hamabost minuturo, mahaiz aldatuz joaten direla eta, horrela, elkar ezagutzen dutela. Ia-ia esan daiteke jolas bat dela, dibertigarria delako, sekulako giroa sortzen delako, eta etxera mintzapraktikan aritzeko ilusioa biderkatuta heltzen direlako parte hartzaileak.

 

Euskal Herriko beste zenbait txokotan antolatu izan dugu Mintzodromoa, baina Iruñerrian atzo antolatu genuen lehendabizikoa. Eta esan beharrean gaude, han kontzentratu zen MintzaPoza oraindik ere zabaltzen ari dela ahoz aho!

 

Iruñeko Autobus Geltokian 120 lagun elkartu ginen, eta bi orduz aritu ginen, Pantxika Lamourrek gidaturik, mahairik-mahai, hainbat gairen inguruan iritziak trukatuz; euskaraz barra-barra. Herriz herri dabilen MintzaPoza tonbola ere izan zen Mintzodromoan eta sari pila bat banatu genituen parte hartaileen artean.

Mintzakide egitasmoa, AEK, IKA, IHEO eta Zubiarte euskaltegia izan genituen Mintzodromo hau antolatzen bidelagun.

 

Jarraitu dezagun MintzaPoza praktikatzen!