Mintzalagunak Etxalarrera, apirilaren 13tik 14ra

Asteburu berezi bat izan nahi duten mintzalagun guztientzako, euskaraz gozatu nahi dutenentzako, beste herri batzuetako berbalagunak ezagutu nahi dituztenentzako, Etxalarreko txokoak ikusi nahi dituztenentzako…   

Euskal Herri osoko mintzalagunentzako asteburuko plana antolatu dugu, Etxalarren, apirilaren 13tik 14ra. Mokorreko-Borda baserrian zain ditugu, eta egitarau ezin hobea antolatu dute!

Etxalar

EGITARAUA 

Apirilak 13, larunbata

Ongi etorria eta aurkezpen jolasak  

Tailerra: sukaldaritza energetikoa

Bazkaria

 Ingurua ezagutzeko ibilaldia 

 Masaje tailerra 

Afaria

Euskal kantu gaua


Apirilak 14, igandea 

Etxalar eta herriko etxeen historia, herritarrekin

Kantu bira herrian 

Bazkaria

 

Larunbat goizean heldu eta igande bazkalostera arte, otorduak, lotarako lekua, tailerrak eta ibilaldiak, 55€. 

Izena ematea martxoaren 27a baino lehen (herriko dinamizatzaileari galdetu edo arrate@topagunea.org helbidera idatzi). Arin ibili, 28 lagunentzako lekua baino ez dago!    

*Oharra: prezioan ez dira izarak sartzen. Lo sakua eraman, edo 5 euro ordainduta bertan alokatu daitezke.

 Etxea ezagutu nahi? http://etxalarkobarnetegia.blogspot.com