Mintza Egunaren kronika iruditan

Euskararen, jaiaren eta bizitasunaren marka utzi zuten Euskal Herri osotik etorritako mintzalagunek maiatzaren 14an! Eguna eguraldi kaxkarrarekin esnatu zen arren, orduak aurrera joan ahala, giroa berotuz joan zen eta arratsaldeko erromerian zapi gorriak airean ibili ziren jaira hurbildutako guztiak. Atarrabian nabaritu zen haien falta 19:00ak aldera, Mintzalaguna beraien herrietara bueltan abiatu zirenean.

Datorren urtean errepikatzeko gogoz geratu ei ziren berriz ere… ez da harritzekoa, Mintza Egunak bai baitu magia berezi bat, 365 egunez euskara erabiziz aritzen diren solas, mintza, berba lagunak erabat harrapatuta dituena. Non izango ote da 2017koa?

Aurtengo Mintza Egunaren kronika iruditan ikusi nahi?

Hemen dituzue bi lotura nahi beste argazki ikusi, zabaldu eta jaisteko:

  • Topagunean bildu ditugun argazkiak (eta gehituz joango gara) hemen 
  • Solasgunen jarri dituztenak hemen. 

1 2 3 4 5 6 7 8