Mintza Eguna, mingainak eta gorputzak dantzan jarri dituen jaia

Euskal Herri osoko 400 mintzalagun inguru elkartu ginen, joan den ekainaren 2an, Santurtzin. Eguraldia aldeko, herriko berbalagunek ongi etorri ezin hobea egin ziguten Santurtziko portuan (baten batek beste porturen batean bukatu bazuen ere).

Txalapartariak, bertsoak, Bihotz Gaztea abesbatza eta hamaiketakoarekin hasi genuen eguna. Eta indarrak bilduta, ibilaldi gidatua hasi zen.

Mintza Eguna 2012, Santurtzin

DSC04267

Behin Santurtzi ezagututa, Berba Kalejira edo Mintza Bermutaren txanda heldu zen. Maskarrada taldeak jarri zuen giroa.

DSC04277

Batzuentzat berandu, besteentzat goizegi, bazkaltzeko ordua iritsi zen. Gernika Parkean 270 lagun inguru elkartu ginen, mahai luzeen bueltan, mingaina lasaitu eta ahoa gozatzeko.

DSC04287

Ostean, bertsolariak eta sari banaketa izan ziren. Urtero bezala, mintzapraktika egitasmoetan lan berezia egin duten zenbait lagun omendu genituen. Aurten bereziki hunkigarria izan da sari banaketa, eta baten batek bertsotan ere bukatu du…

DSC04330

DSC04350

Iñaki Apalategi eta Iratxe Ibarra bertsolariek euren lana bukatu zutenean, mingainak bakarrik ez, gorputzak ere dantzan jarri behar genituen. Eta Aldats erromeria taldeak lagundu zigun horretan.

DSC04372

DSC04383

Erromeriaren ostean, ezin jaia bukatu. Horregatik, aurten lehen aldiz gau aldera arte luzatu genuen Mintza Eguna. Dangiliske taldeak kantuan eta dantzan jarri zituen etxera joan nahi ez zuten berbalagunak.

Giro atsegina egon zen Santurtzin, eta batzuk hasiak dira jada datorren urteko Mintza Egunarekin amesten. Mintzalagun, berbalagun, mintzakide, solaslagun… uda on-ona pasa ezazue, eta udazkenean berriz elkartuko gara!

Argazki gehiago ikusi nahi badituzue, Topagunearen Flickr kontuan aurkituko dituzue.