Maiatzaren 24rarte eskuratu daitezke Mintza Eguneko bazkarirako txartelak

Mintzalagun, honezkero badakizu Mintza Eguna Elgoibarren izango dela, ezta? Ekainaren 1ean jarri dugu zita, aurreratu genizuen bezala. Bertako berbalagunak eta Elgoibarko Izarra elkarteko kideak buru belarri ari dira lanean, eta egitaraua prest daukate!
Mintza Eguna 2013. Pegatina 

EGITARAUA

11.00 Ongi etorria eta hamaiketakoa Maalako Plazan

12.00 Kantu ibilaldi, Pello Arrieta historialariak gidatuta

13:30 Mintza Kalejira, dultzaineroekin

14:30 Bazkaria Maalako Plazan

16.30 Sari banaketa, Ziarda eta Narbaiza bertsolariekin

17:30 Euskal Erromeria MP5 taldearekin

… eta sorpresa gehiago!

 

Elgoibar ezagutu, mingainak astindu, tripa bete… eta dantza egiten ikasteko aukera ere izango dugu. Bazkarirako txartelak maiatzaren 24ra arte eskuratu daitezke, herriko dinamizatzailearen bidez. 20€ dira, kafea eta kopa barne (eta goizeko hamaiketakoa, noski!). Gogoratu zeliako eta barazkijaleek aldez aurretik eskatu behar duzuela menu berezia. Ez utzi azken unerako!

Giroa berotzen hasteko, iazko argazkiak ikusi nahi? Egin klik hemen!  Euskal Herriko herri desberdinetako mintzalagunak elkartuko gara Elgoibarren, eta jai giro ezin hobea izango dugu!

Ireki bihotza… Elgoibarko mintzalagunentzako!