Laburbira 32 herritan izango da

XIV. Laburbira 8 film labur berezirekin dator aurten. Euskarazko film laburren zirkuituak 32 herri bisitatuko ditu aurtengo edizioan; martxoaren 3an Azpeitian hasi eta apirilaren 7an Igorren amaituko da.

Guztira 22 lan jaso zituen antolakuntzak abenduaren 20ra bitarte, eta urtarrilean aukeratu ziren aurten herriz-herri proiektatuko diren 8 film laburrak. Antolakuntzak azpimarratu du eskertu nahi die sortzaileei, beraien lanak aukeraketarako bidaliz, emandako erantzuna. Izan ere, Laburbiraren helburu nagusiak euskarazko film laburren eta haien egileen ezagutaraztea baita, eta haiekin ikusleei gozaraztea.

Euskaltzaleen Topaguneak, euskarazko ikus-entzunezkoen sortzaileei bultzada emateko, beste hiru egitasmo ere antolatzen ditu: Kameratoia film laburren rallya, Benito Ansola Saria eta Irudienea ikus-entzunezkoen gunea, Durangoko Azokan.

 LBB_egutegia LBB_egutegia1

 

LABURBIRA 2017KO FILMAK

azken saskia.Imagen fija002

AZKEN SASKIA 2016 (9’40’’) Oier Fuentes

bbk.1 irudia

BETI BEZPERAKO KOPLAK 2016 (5’22’’) Ageda Kopla taldea

 

 

 

 

 

 

 

 

ihesa. 1 irudia

IHESA 2016 (15’19’’) Alejandro Díaz Castaño

hileta. 1 irudia

HILETA 2016 (19´50’’) Kepa Sojo

euspot_fotogr

EUSPOT LEHIAKETAKO ONENAK 2016 (10′)

280_fotograma

280º 2016 (2’47’’) UDA Films

iradi

ELEMAKARRAK 2016 (4’50’’) Ibon Iza Totorika

jalgi_fotograma

JALGI 2015 ( 11’ ) Eki Pagoaga