"Irakurri, Gozatu eta Oparitu" egitasmoan parte hartzeko azken aukera

Datorren martxoaren 17an amaituko da epea, nahi duten elkarteek, IRAKURRI, GOZATU ETA OPARITU egitasmoa haien herrietan antolatuko dutela jakinarazteko.

Aurtengo edizioa zortzigarrena izango da, eta dagoeneko iazko herri parte hartzaileen kopurua gainditu da, besteak beste, UEMArekin, kide diren herrietara hedatzeko hitzartutako lankidetzari esker. UEMA kide diren hainbat herritara iristeaz gain, aurten, lehenengoz, hiriburu bateko herritar guztien esku egongo da egitasmoa, Bilbotarren esku, hain zuzen.

Helburu zehatzak, irakurzaletasuna, euskarazko literatura eta  liburutegien erabilera eta sustatzea dira eta urtez urtez demostratzen da egitasmoa eraginkorra dela.

Zuen herrian antolatu nahi baduzue, beraz, martxoaren 17rarteko epea duzue elkartean adostu eta egitasmoaren koordinatzaileari jakinarazteko.

Egitasmoaren funtzionamendua ezagutzen ez baduzue oraindik, hona lau urratsetan zertan datzan Irakurri, gozatu eta oparituk:

1-     Liburutegira joan eta bertako mailegu zerbitzua erabilita euskarazko liburu bat  hartu, etxean irakurtzeko.

2-     Liburua irakurritakoan, liburutegira itzuli, dagokion fitxa bete eta erosketa-txekea jaso.

3-     Liburu dendara joan, eta erosketa-txekea erabili beste liburu baten prezioaren %25 edo %50 ordaintzeko.

4-     Erositako liburua lagun, senide, ikaskide, lankide,…. bati opari ( edo, nork bere buruari, noski)

Egitasmoak irauten duen artean, hileroko zozketak eta ekintza osagarriak antolatu ohi dira martxan egoten den herri eta eskualdetan. Gainera, egitasmoak elkarlanerako aukera paregabeak eskaintzen dizkio elkarteari (herriko liburutegi eta liburudendekin, zein bestelako eragileekin).

Informazio gehiago nahi izanez gero, egitasmoaren arduradun Manuel Morenorengana jo dezakezue.

igo_banner