Injuveren aldizkariak GAZTEMATIKAREN gaineko artikulu bat kaleratu du

Gazteriaren Institutuak (Injuve) argitaratzen duen “Revista de Estudios de Juventud” aldizkariaren 94. zenbakian gazteria politika publikoen gaineko  monografikoa dakar. 

Hor biltzen diren testu interesgarrien artean aipatu beharra dago GFAko Josean Castañosek eta Teresa Zinkunegik sinatzen duten artikulua.  Idazkian gazteria-politika integral eta indartzaileen gaineko eztabaidan bi ikuspegiak batuko lituzkeen eredu baten aldeko aldarrikapena egiteaz gain, Gaztematika, Gipuzkoako Haurren eta Gazteen Sustapenerako Sistema ere aurkezten dute.Injuveren aldizkariak gaztemaikaaren gaineko artikulu bat kaleratu du.