Haur eta Gazte ekintzak antolatzeko jakin beharrekoak

Haur eta gazte ekintzak antolatzeko orduan hainbat dira kontuan hartu behar diren arauak. Horiek hainbat lege eta dekretuetan biltzen dira. Lege eta dekretu horietako garrantzitsuenak www.topagunea.org webgunearen dokumentazio atalean dituzue ikusgai.

Ondokoak dira, atal horretan kontsultarako dauden araudiak:

  • Akanpadei buruzko Nafarroako dekretua
  • Aisialdiko ekintzen gaineko Euskal Autonomi Erkidegoko dekretua
  • Haur eta gazteen babeserako Euskal Autonomi Erkidegoko legea
  • Datuen Babesari buruzko estatuko legea
  • Esparru ez-formaleko langileen lan-hitzarmena, Bizkaikoa

Esan bezala, dokumentazio gunean aurkitu ahal izango dituzue dokumentu guztiak.

Gai honen inguruko informazio gehiago nahi izanez gero saileko arduradunarengana jo.