Hauek dira KAMERATOIA 2011ren irabazleak

Erabaki zaila izan da, baina zazpigarren Kameratoiak ere baditu irabazleak.

]KAMERATOIA 2011 - IRABAZLEAK

 

Vanessa Fernandezek, Iban del Campok eta Hibai Castrok osatutako epaimahaiak hiru lan hauek aukeratu ditu aurtengo sariak eramateko… baina besteek ere ez dute meritu gutxi, e? Zorionak guztioi egin duzuen lanagatik, eta mila esker parte hartzeagatik!!!

1. SARIA

Egilea: Epalzaren alargunak

Izenburua: III (Hiru)

6’35”

Garazi eta Maddi urtegira joan dira lasai-lasai, arratsalde pasa. Batzuetan elkarrizketa surrealistak gidoirik gabekoak dira.


2. SARIA

Egilea: JR PRODUCCIONES

Izenburua: Abokalipsis nau

7’38”

Abokalipsisa heldu da! Bekatari guztiak zigortuak izango dira Jaungoikoaren esku. Zigortuak izango dira bost bokaletatik lau baztertzera.


3. SARIA

Egilea: EZ DOK 1, EZ DOK 3

Izenburua: Txiri-txiri, pitxin

6’00 Gaizka antropologoa, euskal gizartean aldaketa sakonak eragin dituen aisialdirako leku baten ikerketa egiten ari da.