GuaixeBeleixe txartel berria Sakanan

Lehen txarteldunak, poz-pozik :)Sakanako Bierrik Fundazioak gaurtik aurrera jarri du erabilgarri BeleixeGuaixe Txartela. Fundazioko laguntzaileek Sakanako denda eta enpresetan deskontu edo eskaintza bereziak lortzeko aukera ematen duen txartela jaso dute. Laguntzaile ez direnak txartela eskuratzeko aukera izanen dute. Ekimenak Bierrik Fundazioa laguntzeaz gain, ibarreko ekonomia dinamizatzeko aukera bat da.