Euskaltzaleen Topagunea Iparraldean

2014/2015 ikasturtea emankorra izaten ari da Euskaltzaleen Topagunearen mugimendua Iparraldean errotzeko bidean. Udazken hasieran Seaskarekin adostuta bide orri bat diseinatu genuen Iparraldeko euskaltzaleei hainbat tresna eskaintzeko. Xan Aire, Seaskan “euskaraz bizi” proiektuaren arduraduna “Zergatik ez?” sentsibilizazio tailerra emateko formatu genuen eta urtarriletik aitzinera, horretan dabil ikastolaz ikastola, guraso, irakasle eta ikasleei zuzenduta. Horrez gain, aukera eta beharra ikusi genuen, ¿Compartimos? tailerra frantsesa itzultzeko. Tailer hau euskaradun ez diren euskaltzaleei zuzentzen diegu, konplizitatea bilatzeko eta euskara ikastera animatzeko asmoaz.

Abenduan, Donibane Garazi goiz osoko mintegi bat egin genuen Baxenabarreko hainbat norbanako eta elkarteekin, tartean Antton Luku kulturgilea , Mattin Irigoien ( Amikuzeko, Zabalik elkartea ) Xan Aire ( Urepeleko Adur elkartea) Garaziko gaztetxeko ordezkariak, Ortzaize eta Iholdiko euskaltzaleak, Baxenabarreko euskara teknikaria. Dozena bat lagun osotara. Udaberrian TELP tailerra egin berri dute eta ostean udazkenean beste mintegi bat antolatuko dugu, elkarteen arteko saretze bidea eta egitekoak irudikatzeko.

Maiatzaren lehendabiziko astean Sarako dozena bat euskaltzaleekin batu ginen lehendabiziko aldiz. Haiekin adostu dugu, Saran berean udazkenean, Euskaltzaleek egin nahi duten bideaz gogoetatzeko hiru saioko Prozesu Parte Hartzailea, Euskaltzaleen Topaguneak gidatzea.