Elkarteak archivos - Página 6 de 25 - Topagunea

Egia euskaraz eguna, martxoaren 12an
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/03/03
Egian Euskaraz Bizi Nahi Dugulako Donostiako Egian Euskaraz Batzordeak Egian Euskaraz Bizi Nahi Dugulako ekimena antolatu du. Urtarrilaren 8an hasi eta 8 astez, astez asteko txandak eginez, aste oso bat euskaraz bizitzeko esperientzia bizitzen ari dira 200etik gora lagun eta 23 eragile. Ekimenaren nondik norakoak martxoaren 12an Egia Euskaraz Egunean azalduko dira, lehenik Kalakategia izendatu […]
Argia Ereiten saria, Getxoko Berbalaguna martxan jarri zuten kideei
Euskaltzaleen Topagunea  -  15/12/17
Getxoko Berbalagun egitasmoa martxan jartzeagatik eta beren euskararekiko konpromisoagatik, Josu Esnaolak eta Afredo Lopez de Gereñuk, Bertxok, Getxoko 2015 Argia Ereiten Euskara Saria jaso dute. Duela 19 urte abiatu zuten Berbalaguna ekimena herrian, eta sarituek pozik eta hunkituta jaso zuten Luis Artola artisauak egindako egurrezko eskultura.
Egitasmo berria martxan Dima eta Gatikan
Euskaltzaleen Topagunea  -  15/11/24
2011ko mapa soziolinguistikoaren datuak oinarritzat hartuta Soziolinguistika Klusterrak egindako azterketaren arabera, azken 30 urteetan euskaldunen kopurua EAEn handitu egin da baina ez da ingurune guztietan bilakaera berdintsua gertatu. Esaterako, biztanleen %20-50 euskalduna den herri gehiago zeuden 2011an 1981ean baino. Aldiz, tarte horretan gutxitu egin ziren biztanleen %80 baino gehiago euskaldunak duten herriak. Arnasguneen bilakaera aintzat […]
Beltzean Mintzo dokumentala eskainiko du Garabidek hainbat herritan euskaltzaleen topaguneekin elkarlanean
Euskaltzaleen Topagunea  -  15/10/22
Zer ari da gertatzen Ameriketako hizkuntza handiekin? Nola ikusten gaituzte euskaldunok gainerako hizkuntza gutxituetako kideek? Lagun ahal dakieke euskal esperientziak beraien hizkuntza berreskurapen prozesuan? Lehen aldiz 7 hizkuntza komunitateko 14 pertsonek euskararen herriari buruzko beraien gogoetak oparitu dizkigute. Kitxua, nasa, nahuatl, kaqchiquel, aimara, maputxe eta maia yukatek hizkuntza komunitateetako ordezkariek beraien hizkuntzaren egoeraz eta euskararengandik ikas […]
Karrikiri elkarteak bazkidetza kanpaina jarri du martxan
Euskaltzaleen Topagunea  -  15/10/21
Iruñeako Karrikiri euskaldunon topaguneak bazkidetza kanpaina jarri du martxan.  “Zurekin bat gehiago!” lelopean egingo dute kanpaina eta Iruñeko euskaltzaleen parte-hartzea eskatu dute. Ondoko testua zabaldu dute kanpaina aurkezteko: Elkarrekin, ametsetan, Iruñean eta Karrikan zurekin bat gehiago izaten jarraitu nahi dugu: elkarrekin euskaraz bizitzen jarritzeko, Euskal Herri euskaldunaren ametsa esna mantentzeko. Iruñeako euskaldunen arteko harremanak ahalbidetzen […]
Berbaroren Haur Literatura Aretoak erakuslehio digitala aurkeztu du
Euskaltzaleen Topagunea  -  15/09/29
Durangoko Berbaro elkarteak haurliteraturaretoa.eus gunea aurkeztu du. Urte asko dituen egitasmoa da Haur Literatura Aretoa, haur eta gaztetxoen artean irakurzaletasuna sustatzea helburu duen ekimena. Orain arte askotariko ekintzak martxan jarri izan dituzte, beti ere aipatutako helburuarekin: erakusketak, idazleekin elkarrizketak, ipuin kontaketak, antzezlanak, Durango Azokan antolatu ohi duten Saguganbara edo liburu erraldoiak, batzuk aipatzearren. Hortaz gain, […]