Durangoko Azoka, zortzi geltokiko ibilbidea

49.Durangoko Azokak, kulturgintzako hainbat alor lantzeko zortzi gune izango ditu aurten ere, ohiko liburu eta disko azokaz gain. Gaur aurkeztu ditugu nobedade nagusiak, Landako erakustazokan bertan.

Kulturzale guztiak asebetetzeko,Landakon hasi eta San Agustin antzokiraino ibilbide bat marraztuko dugu abenduaren 5etik 8ra. Areto Nagusia, Kabi@, Azoka TB, Saguganbara, Plateruena, Ahotsenea, Irudienea eta Szenatokia dira ibilbide horretako geltokiak; dozenaka emanaldi eta hitzaldi izango dira egunero, 700 metroren barruan eta bost minutuko distantzian.

Guneen_prentsaurrekoa (2)Euskaltzaleen Topagunea duela lau urte hasi zen Gerediaga eta gainontzeko eragileekin elkarlanean, Irudienea ikus-entzunezkoen plaza antolatzeko. Laugarren edizioa izango da aurtengoa, eta bigarren aldiz, Zugaza zineman egongo da.

Baina berrikuntza nagusia Areto nagusiak izango du aurten. Euskal kulturari buruzko gogoeta gune garrantzitsu bilakatzeko erronka hartu du Durangoko Azokak, eta bide horretan, kultur sektorearen kezka, erronka eta gogoetak jasoko dituen espazioa egokituko da programazioaren barruan: Gogoetaren Plaza. Sortzaile, eragile, industria eta, oro har, kultur sektorearentzat espazio bat izango da.

 

Zortzi geltokiko ibilbidea:

SZENATOKIA, Arte eszenikoen plaza

Euskarazko arte eszenikoen eremua da. San Agustin Kultur gunean dago kokatuta, eta euskal antzerkian edo dantzan egiten diren lanak plazaratzeko tartea eskaintzen da, eta era berean, zaleak sortzaileekin zuzeneko harremana izateko aukera dute. Honako ekintzetan: “Kafia eta Berba” Zubi eta Mugalariak deialdietako irabazleak etorkizun laburrean gauzatuko dituzten lanen sorkuntzaz eta produkzio

az hitz egiteko solasaldia; Antzerki Maratoia 8 antzezlanen laginak ikusteko aukera edota estreinaldi bat: Kepa Junkera eta Organik dantza taldearen eskutik “Txapeldun” ikuskizuna.

 

IRUDIENEA, Ikus-entzunezkoen plaza

Xalbador-irudiaZugaza zinema aretoan kokatuko da aurten ere. Euskarazko zinemagintzaren erakusleihoa izango da, dela dokumentala, film laburrak (Laburbira) zein film luzeak. Zinemaren munduan formatu ezberdinetan sakonduko dute: emanaldiekin, aurkezpenekin edota eztabaidekin. Kameratoiaren 10. edizioa eta Xalbador filmaren hegoaldeko estreinaldia izango dira hitzordu nagusietako bi.

 

AHOTSENEA, sortzaileen plaza

Bi espazio izango ditu Ahotseneak, ohiko legez, baina aurtengoan berrikuntza batekin dator. Bi espazio horiek bi karpa ezberdinetan joango dira banatuta: zuzenekoen karpa eta solasaldiena. Ahotsenea, liburua edo diskoa plazaratzen dutenen parte hartzean oinarritzen da. Espazioaren birformulatze honekin eskaria egin duten sortzaile denei lekua egin zaie. Guztira, 55 kontzertu eta 35 solasaldi.

 

PLATERUENA, Kontzertu handien plaza

Euskal Herritik etorritako euskaltzale eta kulturzaleen topalekua da. Gatibu, Hesian eta Vendetta taldeak izango dira kontzertuetako batzuk. Berezia izango da aurtengoa. Hamargarren urteurrena, zilarberritzen parte hartze prozesua eta diru ekarpen eta borondatezko lan kanpaina oinarri “…eta urte askotarako” ikuskizuna prestatuko du Plateruenak disziplina artistiko ezberdinak bilduz.

 

SAGUGANBARA, Txiki eta Handien plaza

Areto handia eta areto txikia izango ditu aurten ere Saguganbarak, eta biak beteko ditu idazle, ilustratzaile, bertso, ipuin kontaketa eta beste hamaika ekintzarekin. Aurten berrikuntza nagusia Berbaro elkartea eta Mintzola Fundazioaren arteko elkarlana da. Ondorioz, ahozkotasunean eta kulturaren transmisioan garrantzia ipinita 20 tailerretik gora antolatuko dira.

 

KABI@, Digitalaren plaza

Kultura digitalaren plaza izanik, azken hilabeteotako teknologia proiektuak aurkezteko gunea da. Lau ardatz nagusi izango ditu: hezkuntza, sortzaileak, komunitatea eta enpresa. Egun bakoitzak ekitaldi nagusi bat izango du arratsaldean. Adibide modura, “Inguru Aldagaiak” izeneko performace berezia, musikaz, dantzaz eta efektu digitalez nahastuta. Edota Herri Liburutegi Digitala proiektuaren aurkezpena.

 

AZOKA TB

Aurten platoa izango du Azoka Telebistak Landakon. Zuzeneko saioak ekoiztuko ditu azokan gertatzen dena bertatik bertara kontatzeko, zein streaming bidez edota tokian tokiko telebistetan. Publikoarentzat lekua izango da platoan eta publikoarekin elkarreragina sustatuko da, platotik zuzenean edo sare sozialen bitartez. Tartean egongo dira, goizeko eta arratsaldeko magazine bana, sortzaileekin elkarrizketa saioak eta gazteentzako DJ musika saioa.

 

ARETO NAGUSIA, Gogoetaren plaza

Aipatu bezala, euskal kulturaz solastu, eztabaidatu eta hausnartzeko espazioa sortu da Areto Nagusian, ohiko liburu eta proiektuen aurkezpenez aparte. Hiru gai hizpide hartuta egituratuko dira saio ezberdinak: hizkuntzaren hautua, sostengu ekonomikoa, eta transmisioa. Gai hauen gainean ikuspegi ezberdinak erakutsi dituzten parte-hartzaileek jardungo dute. Izenetako batzuk: Fermin Muguruza, Maialen Lujanbio, Bernardo Atxaga, Lorea Agirre, Jon Sarasua, Joxean Muñoz, Jose Mari Sors, Gorka Urbizu, Laura Mintegi, Ander Lipus, Gotzon Barandiaran, Xabier Monasterio, Niko Etxart, Bea Zabalondo eta Mikel Martinez tartean. Egunero hiru saio eta hiru formatu: elkarrizketa pertsonala, bi lagunen arteko solasaldia eta mahai-ingurua.

 

Irudieneari buruzko informazioa topagunea.eus/irudienea atarian aurkituko duzue. Egitarau osoa egunotan argitaratuko dugu, baina ordurarte, abenduaren 5etik 8ra ikusgai egongo diren lan gehienen aurkezpenak ikus ditzazkezue bertan edo Durangoko Azokaren atarian.