Berrikasi eta berrikusi gogoeta aztergai Lasarte-Orian

kartela_lasarte_151014Azken hamarkadetako euskaltzaletasunaren irakurketa kritikoa egin eta etorkizunerako gako berriak asmatzeko helburuarekin Topalabe taldeak sortutako Berrikasi eta berrikusi gogoeta izango da aztergai urriaren 14an, asteazkena, Lasarte-Oriako Mirentxuenea etxean.

Topalabea taldeak dokumentua osatu zuenean ondoko hitzekin eman zion sarrera gogoetari:

Dokumentu hau euskaltzaletasunaren azken hamarkaden irakurketa kritiko bat da, etorkizuna begi berriz ikusteko helburuarekin egina. Eztabaida zintzoa suspertu nahi luke egin dugunaz, eskarmentu horrekin hobeto ekin diezaiogun egiteko dugunari.

 Orain beraz, sarreran aipatzen den eztabaidari ekin nahi zaio, hainbat herritan aurkeztuz, mahai inguru eta elkarrizketak antolatuz, eta tokian tokiko euskalgintzarekin iritziak eta etorkizuneko erronkak partekatuz.
Maiatzean Topaberri aldizkarian argitaratutako gogoeta formatu digitalean ere eskuratu daiteke ondoko loturan: Berrikasi eta Berrikusi.
Lasarte-Oriako mahai-ingurua

Urriaren 14ko mahai-inguruan Topalabea taldeko Iñaki Martinez de Luna eta Jasone Mendizabalek parte hartuko dute, eta beraiekin batera Pablo Suberbiola ere izango da hizlari. Gidari lanetan Iñaki Arruti arituko da.

Saio hau hilaren 17an ospatuko den TopaEgunaren egitarauaren barruan antolatu da.

Mahai-ingurua urriaren 14an (asteazkena) egingo da, Lasarte-Oriako Mirentxuenea etxean, 18,30etik aurrera.