Batzordeak hasi dira lanean

Euskaltzaleen Topaguneko Zuzendaritza Batzordearen ekimenez lau batzorde martxan jartzea erabaki da udaberrian. Lau batzordeen eginkizuna da azken Kongresuan onartutako lan-ildo nagusiak garatu eta horien baitako egitasmo berriak martxan jartzea. Ondokoak dira lau batzordeak:

  • Mugimendua: Euskaltzaleen elkarteen mugimenduaren antolaketa, aitzindaritzak, barne komunikazioa eta mugimenduaren eginkizunekin lotutakoak izango ditu aztergai batzorde honek
  • Gogoeta-ekintza: Mugimenduaren gogoeta, elikadura, diskurtso eta eragina landuko dira batzorde honetan, baita euskalgintzako beste eragileekiko harremana ere
  • Herritarrak: Herritarrekin mugimenduak duen harremanaren gainean arituko da herritarren batzordea
  • Merkatua: Zerbitzu eskaintza izango du aztergai laugarren batzordeak

Lehen bilerak ekainean egin dituzte batzordeok eta uztailean zehar udazkenerako lehentasunak zehaztuak izango dituzte.

Osaketa aldetik, mistoak dira batzordeak: Zuzendaritza Batzordeko eta lantaldeko kideez gain, herrietako euskaltzaleen elkarteetako ordezkariek ere parte hartzen dute batzordeetan. Batzordeen izaera irekia da, beraz, nahi duten bazkideek parte hartu ahal izango dute hauetan.