Autopsiarako frogak liburuko pasarteak aztergai Iruñean, Karrikirik antolatuta

Karrikirik, Iruñeko euskaldunon elkarteak, antolatzen duen Karrisolasa ekimenaren baitan Koldo Izagirrek idatzitako Autopsiarako frogak liburuaren pasarte batzuk aukeratu ditu eztabaidarako. Azaroaren 16an egingo da saioa, Karrikiri elkarteak Iruñeako Xabier jaitsieran duen dendan.

Saioari buruzko informazio gehigarria eta saiorako aukeratu dituzten pasarteak webguneak jarri ditu Karrikirik.

Ekimen zinez interesgarri honen hurrengo saioa ere iragarri du era berean, Karrikirik. Joxe Azurmendiri eginiko elkarrizketa bat izango dute abiapuntua urtarrilean izango den saiorako.