Amaitu dugu Abadiñotik Durangorako trasladoa

Kostata, baina aste honetan amaitu egin ditugu Abadiñoko bulegoak hustu eta Durangora lekualdatzeko lanak. Landako Elkartegiko 1. solairuan aurkituko gaituzue aurrerantzean, 102, 103 eta 104 geletan.

Bolada batez ondo jasoko ditugu Abadiñoko helbide zaharrera bidaltzen duzuen posta, baina hala ere komeni da helbide berriarekin ohitzen joatea. Bulego berriaren helbidea honako hau da:

TOPAGUNEA EUSKARA ELKARTEEN FEDERAZIOA
Landako Elkartegia
Landako etorbidea, 4
48200 DURANGO (Bizkaia)

Telefono zenbakietan ez da aldaketarik izan, lasai erabil ditzakezue orain artekoak.

Berriz ere, barkatu lekualdatzeak gure lan erritmoan eta erantzuteko ahalmenean izan duen eragina eta, beti bezala, badakizue non gauden ezer behar izanez gero 😉