365 Egun kanpainaren azken ukituak

Datozen egunotan jasoko duzue honen inguruko informazio zehatzagoa, baina une hauetan azken ukituak ematen ari gara EUSKARAK 365 EGUN kanpaina abiatzeko. Euskarrien banaketa martxa onean doa, eta webgunea bera ere une batetik bestera egongo da prest. Datorren ostegunean hasiko da ofizialki kanpaina, ostegunean egingo dugu prentsaurrekoarekin.