Helduon hizkuntza hautuek haurrengan duten eraginaz jabetzeko gakoak azaleratu dituzte Iruñeko jardunaldiek

“Helduon eredugarritasuna hizkuntza sozializazioaren prozesuan”, izenburupean, besteak beste, hizkuntza sozializazioa, eta helduen eredugarritasuna eta erreferentzialtasuna bezalako gaiak sakonean lantzeko bide eman dute jardunaldiek. Helduei zuzendutako Haurren aurrean helduok heldu aktibazio ekimenaren baitan gauzatu dira jardunaldiak.

Hitzaldiak entzun nahi? Hemen duzue aukera!

Helduok, eragile eta eredu:
haurren euskarazko sozializazioari
laguntzen dioten hizkuntza portaerez hausnarrean

Paula Kasares (Iruñea, 1969). Soziolinguista

 Euskal Filologian eta Antropologian graduatua, Soziolinguistikan doktorea. Euskararen indarberritzea ardura eta ikerketa arlo du eta haurtzaroko euskarazko hizkuntza sozializazioan aztertzailea eta hedatzailea da. Egun, Euskarabidea – Euskararen Nafar Institutuan jarduten du.

Euskararekin, izan gaitezen asertiboak:
haurren aurrean jokaerak
hitzak baino altuago mintzatzen direlako

  Gemma Sagines (Bilbo, 1970). Psikologoa

Psikologoa Kirol psikologian (UNED) eta Jokaeraren aldaketan (CENTRO KANTOR, Salamanca) masterrak. Ikertzeko nahikotasuna (Universidad de Salamanca). Hiztun gutxituen jokaeran aditua. Hizkuntza Asertibitatean lan egiten du 2003. urtetik. TELP (Taller d’espai lingüístic personal) sortzailetako bat. Irten Hizkuntzaren armairutik (2015) liburua idatzi du, Ferran Suay-rekin batera.

 

Belaunaldi berrien komunikazio arauak
hobetzeko baldintzak

 

Rosa Ramos (1966, Iruñea). Soziolinguista

Nafarroako tokiko administrazioko euskara teknikaria 1989tik 2021era, lan teknikoa eta soziolinguistikaren lanketa uztartu ditu kaleratutako argitalpenetan eta eskainitako trebakuntza saioetan. 2022ko irailean Uharri Soziolinguistika Aplikatua aholkularitza-zerbitzua sortu zuen.

Informazio gehiago oskarb@topagunea.eus edo 688 73 02 35