Eñaut Elorrietaren kontzertu akustikoa asteburu honetan Udagoieneko Ostera Hegan zikloaren baitan

Gaurtik hasita eta igandera arte, Balmasedako La Encartada Fabirka-Museoan grabatutako Eñaut Elorrietaren kontzertu akustikoa doan ikusteko aukera izango duzu www.udagoinekoostera.eus webgunean.

Eñaut Elorrieta abeslariak Maite Larbururen konpainian bibolinarekin eta Fernando Neira kontrabaxuarekin emango diote hasiera musika ziklo berriztatu honi, Balmasedako La Encartada Fabrika-Museoa oholtza gisa erabiliz.

Abeslariak kontzertu oso berezia prestatu izan du toki honetarako eta horrek esan nahi du eskainiko den kontzertua berezia eta errepikaezina izango dela guztiz. Asteburu guztian zehar egongo da ikusgai Udagoieneko Ostera webgunean doan.

Hurrengo kontzertuak

 Ostiralero, azaroaren 29ra arte, kontzertu bat estreinatuko da eta asteburuan zehar webgunean egongo da ikusgai. Hona hemen programazioa:

  • Azaroaren 20tik 22ra – Zea Mays taldearen kontzertu akustikoa El Pobal burdinolan (Muskiz)
  • Azaroaren 27tik 29ra – Izaki Gardenak taldearen kontzertu akustikoa Arrantzaleen Museoan (Bermeo)

 

IKUSI KONTZERTUA HEMEN