Kameratoia ikus-entzunezkoen rallya

Hasiera:
2019/10/26 — 2019/10/27
10:00

Herria:
Lekeitio
Tokia:

Kameratoia euskarazko ikus-entzunezkoen rallyaren 15. edizioa egingo da urriaren 26 eta 27an Lekeition. Asteburu batean, gaia eta ikus-entzunezkoetan agertu beharreko hainbat elementu emanda, iraupen laburreko ikus-entzunezkoa osatu beharko dute parte-hartzaileek. Taldeka parte hartzen da sortzaile gazteei zuzenduta dagoen lehiaketa honetan.

Gaia urriaren 25ean emango da arratsaldeko 7etan, Kameratoia lehiaketaren webgunean. Hurrengo egunean, urriaren 26an goizeko 10etatik aurrera Lekeitioko Kultur Etxeko ateak irekita egongo dira film laburra egiteko beharko diren gutxieneko ezaugarriak zeintzuk diren jakiteko. Hortik aurrera igandeko, urriak 27ko eguerdiko 12ak arte denbora izango dute parte hartzaileek gidoia egin, filmatu, muntaia egin eta Lekeitioko Ikusgarri Zine Aretoan lana aurkezteko .

Horretaz gain, antolakuntzak muntaia egiteko azpiegitura jarriko dute parte hartzaileen eskura Lekeitioko Kultura Etxean, lanak kalitate onenean egingo direla bermatzeko.

Informazio gehiago: 15. Kameratoian adrenalina pizteko epea zabalik