Otsailak 21, Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna

kartela A2_2:MaquetaciÛn 1UNESCOren ekimenez sortutako Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna da otsailaren 21a; hizkuntza aniztasuna eta hizkuntza gutxituak aldarrikatzeko eguna. Euskal Herrian ekimen interesgarriak izan dira aurten egunaren bueltan. Bi aipatuko ditugu: Euskal Pen Klubak « Euskara, guztion etxe, guztiontzat zubi » adierazpena zabaldu du Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin eta Twiterren #AmaHizkuntzan #MotherLanguage eta #euskara traolak erabiliz txiokatzeko deia egin da Euskal Herrian ere .

Euskaltzaleen Topagunetik, hizkuntza aniztasunaren aldeko aldarriarekin bat, abenduan onartutako hizkuntza aniztasunaren bueltako mugimenduaren oinarriak dakartzagu gogora, « Euskara, partekatzen duguna« , munduko hizkuntza aniztasunari egiten diogun ekarpena baita euskaraz bizitzeko egin dugun hautua.