Otsailak 21, Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna

kartela A2_2:MaquetaciÛn 1UNESCOren ekimenez sortutako Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna da otsailaren 21a; hizkuntza aniztasuna eta hizkuntza gutxituak aldarrikatzeko eguna. Euskal Herrian ekimen interesgarriak izan dira aurten egunaren bueltan. Bi aipatuko ditugu: Euskal Pen KlubakEuskara, guztion etxe, guztiontzat zubi” adierazpena zabaldu du Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin eta Twiterren #AmaHizkuntzan #MotherLanguage eta #euskara traolak erabiliz txiokatzeko deia egin da Euskal Herrian ere .

Euskaltzaleen Topagunetik, hizkuntza aniztasunaren aldeko aldarriarekin bat, abenduan onartutako hizkuntza aniztasunaren bueltako mugimenduaren oinarriak dakartzagu gogora, “Euskara, partekatzen duguna“, munduko hizkuntza aniztasunari egiten diogun ekarpena baita euskaraz bizitzeko egin dugun hautua.