Aktibazioa archivos - Page 2 sur 13 - Topagunea

Arrate Illaro: “Euskaraldiko partaideak aldaketa eragile izateko prestatu nahi ditugu”
Euskaltzaleen Topagunea  -  21/12/23
Azaroaren 20an Iruñeko Zentral aretoan aurkeztu zen 2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra egingo den Euskaraldiaren hirugarren edizioa. Urtebete falta da, bai, baina aspaldi ari dira Euskaraldiko koordinazio mahaia, euskara elkarteek osatutako 365 batzordea eta ekimenaren lantaldea prestaketa lanetan. Aurrekoetan ere horrela egin zen eta jadanik ohitura bihurtu da Euskaraldia hasi baino urtebete lehenago aurkeztea. Aurkezpenean […]
Hitzez ekiteko garaia lelopean egingo da hirugarren Euskaraldia
Euskaltzaleen Topagunea  -  21/11/20
Iruñeko Zentral aretoan aurkeztu da urtebete barru, 2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra, egingo den Euskaraldiaren hirugarren edizioa. Hurrengo Euskaraldiak izango dituen ezaugarri nagusiak ezagutu ahal izan dituzte ekitaldira gerturatutako erakunde, gizarte eragile, enpresa eta herri batzordeetako ordezkari zein herritarrek. Euskaraldiaren lehen bi edizioetan jasotako ondorioak oinarri modura hartuta, antolatzaileek azken hilabeteotan hurrengo Euskaraldiaren ezaugarriak eta […]
Euskaraldiaren izen-ematea aurrera doa 421 udalerri eta 6.700 entitatetan
Euskaltzaleen Topagunea  -  20/10/21
Euskaraldiaren izen-ematea martxan da. Bigarrenez egingo den ariketa sozialak 15 eguneko iraupena izango du aurten eta bi helburu nagusi izango ditu: parte hartzaileen hizkuntza ohiturak astintzea eta euskararen erabilera handitzea.  Irailaren 24an abiatu zen herritarrek ahobizi edo belarriprest modura izena emateko aldia eta azaroaren 19rarte zabalik egongo da. Epe horretan bi rol hauetako bat aukeratu […]
Euskaraldia Nafarroan gauzatzeko Nafarroako Gobernuarekin hitzarmena berritua
Euskaltzaleen Topagunea  -  20/07/02
Gaur, uztailaren 2an, sinatu da Euskaraldiaren bigarren edizioa Nafarroan gauzatzeko Euskaltzaleen Topagunea eta Nafarroako Gobernuaren arteko lankidetza hitzarmena. Jakina denez, Euskaraldiaren bigarren edizioa 2020ko azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo da. 15 eguneko ariketa soziala izango da aurtengoa, euskararen erabilera bultzatu eta hizkuntza ohituretan eragiteko helburuz antolatutako ariketa. Lehen edizioan 22.000 lagun baino gehiagok izena eman […]
« Etxealditik Euskaraldira » ekimenarekin bat eginda film emanaldi bateratua euskarazko telebistek
Euskaltzaleen Topagunea  -  20/04/27
Datorren asteazkenean, apirilaren 29an, euskarazko bi filmeren emisio bateratua egitea adostu dute EiTB, TOKIKOM eta Topaguneak. Emisioa Etxealditik Euskaraldira ekimenarekin bat egiteko modua izango da, asteazkenean Euskaralditik egingo den proposamena euskarazko filma bat ikustea izango da eta. TOKIKOM toki komunikabideen bateragunea eta EiTBren arteko akordioa izan da proposamenari  oinarria eman diona.  Akordio horren ondorioz,  datorren […]