Aisialdia archivos - Page 6 sur 31 - Topagunea

Gau Beltza antolatzeko baliabideak eskura
Euskaltzaleen Topagunea  -  19/10/08
Urriaren 31n ospatzen da Gau Beltza, iluntzean, Euskal Herriko gero eta herri gehiagotan. Azken urteetan ohitura zaharrak berreskuratuz, jaia berrasmatzen ari dira herriz herri. Ospakizun horietako antolatzaile zein parte hartzaileekin bildu, ikuspegi ezberdinetako ekarpen berriak jaso, eta adostutako oinarri partekatu batekin osatu dugu Gau Beltza antolatzeko baliagarri izan nahi duen baliabide kutxa. Irailaren 21ean Eibarren UEUrekin elkarlanean antolatutako […]
Euskararen Ginkanaren finala ospatuko da larunbatean Kutxa Kultur-en (Tabakalera)
Euskaltzaleen Topagunea  -  19/03/06
Lehen faseko proba guztiak amaituta, dagoeneko baditugu finala jokatuko duten lau taldeak. Finala Kutxa Kultur Plazan, Tabakaleran, izango da, goizeko 11:30etan hasita. Ekitaldi irekia da. Gasteiz, Durango, Donostia eta Getariatik etorriko dira talde finalistak. Guztira, Euskal Herriko txoko ezberdinetako 27 talde aritu dira lehian. Kutxa Ekoguneak sustatutako proiektua da Euskararen Ginkana, Euskaltzaleen Topagunearekin elkarlanean burutzen […]
Hastear da Euskararen Ginkanaren 6.edizioa
Euskaltzaleen Topagunea  -  19/01/22
Hizkuntza ekologia eta aniztasuna lantzeko eta euskararen aldeko proiektuak bultzatzeko xedez sortutako Euskararen Ginkanaren 6. edizioa martxan da. Taldean parte hartu ahal izango da aurtengo edizioan ere eta euskararen aldeko egitasmo bat babesteko 3.000 euroko saria lortu ahal izango dute irabazleek.  Kutxa Ekoguneak sustatutako proiektua da Euskararen Ginkana, Euskaltzaleen Topagunearekin elkarlanean burutzen dena. Hizkuntza-praktika ekologikoak […]
EuskarAbentura gazte-espedizioan izena emateko epea zabalik
Euskaltzaleen Topagunea  -  18/02/01
EuskarAbentura espedizioa antolatu dute, 2018ko uztailean Euskal Herriko zazpi lurraldeak zeharkatuko dituen gazte espedizioa. 16 eta 17 urte bitarteko 120 gaztek parte hartuko dute ibilaldian. 31 egunetan Euskal Herria zeharkatzen duten Done Jakue bideak jarraituz, Unescok gizateriaren ondare modura izendatuak dituen gure herriko gune guztiak ezagutuko dituzte gazteek. Gazteen artean euskarazko harremanak sustatzea, hiztunak aktibatzea, […]
Izan kantuz! Zaldibiako herri erronka egingo dute asteburuan
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/11/06
Herri erronka proposatu dute azaroaren 10 eta 11rako Zaldibian: Izan kantuz! 26 ordutako erronka da proposatu dutena eta esaldi bakarrean batu dute: Baietz 26 ordu igaro euskarazko abestiak kantatzen! Erronka 26 ordu jarraian euskaraz abesten jardutea da. Horretarako, karaoke formatua erabiliko dute, parte hartzea erraztu eta sustatzeko helburuz. Bide batez, Gabi De La Mazak euskarari […]
Oinherriren jardunaldia urriak 28an Tabakaleran
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/10/16
Oinherri, Herri Hezitzailea Eskola Herritarra ekimenak, jardunaldi berri bat prestatu du. Gogoeta eta ezagutzaren ekoizpen kolektiboa egiten duen taldea da Oinherri, komunitatearen parte-hartzetik eta euskararen erabileratik abiatuz hezkuntza-esparruak sustatzen dituena. Hiru lan-ildotan mamitzen dira proposamenak: hainbat herritan proiektuak sustatzea, teoria eta praktikaren arteko giltzaduraz gogoeta egiten duten koadernoak argitaratzea, eta mintegiak antolatzea. Lehendik ziren bost […]