Aisialdia archivos - Page 4 sur 31 - Topagunea

Kukulaisi euskaltzaleen topagunea sortu da, euskarazko aisialdia artikulatu eta garatzeko
Euskaltzaleen Topagunea  -  21/09/26
Kukulaisi euskaltzaleen topagunea federazioa eratu da irailaren 25ean Elgoibarko musika eskolan egindako eratze bilkuran. Euskaltzaleen Topagunean biltzen diren eta aisialdia lantzen duten euskara elkarteek egindako hausnarketaren emaitza izan da erakunde berriaren sorrera. Helburua tokian tokian euskarazko aisialdia lantzen duten egitasmoak artikulatu eta garatzea da. Guztira 14 euskara elkarte batu dira Kukulaisi federaziora, lehendik ere euskarazko […]
Haur eta gazteen aisialdiaren sektorea egituratu eta apustu egitea erabaki du Topagunearen Batzar Nagusiak
Euskaltzaleen Topagunea  -  21/05/10
Haur eta gazteen aisialdia euskaraz bizitzeko jarduera duten euskara elkarteak egituratu eta egoera honi batera erantzutea erabaki dute. Ostiralean, maiatzaren 7an, egin da 2021eko Euskaltzaleen Topagunearen Batzar Nagusia, eta bertan aho batez erabaki da egituratze prozesua abiatzea. COVID-19aren pandemiak kaltetutako sektoreen artean aisialdi sektorea dago. Horrek haur eta gazteen hizkuntza gaitasun eta erabilerari asko eragin […]
XVIII. Laburbira: film laburrak aurkezteko epea zabalik
Euskaltzaleen Topagunea  -  21/01/22
XVIII. Laburbira zirkuitura laburmetraiak aurkezteko epea zabaldu dugu eta otsailaren 4ra bitartean edozein zuzendarik bere lana aurkezteko aukera izango du webgunearen bitartez, hasi berria nahiz amateurra izan. Aurkeztu ahal izateko filmeek euskaraz egindakoak izan behar dute, 2019tik hona ekoiztutakoak, fikziozkoak eta 20 minututik beherakoak. Otsailaren 4tik eta 11ra bitartean antolakuntzak film laburren aukeraketa bat egingo […]
Irudienea: 2020ko Euskal Herriko ikus-entzunezkoen katalogoa ikusgai
Euskaltzaleen Topagunea  -  20/12/04
  Abenduaren 5etik 8ra bitartean Durangoko Azokaren baitan, Irudienearen webgunean, Euskal Herriko ikus-entzunezkoen plazak, 2020ko ikus-entzunezkoen katalogoa egongo da eskuragarri, urte berezi honetan plazaratu diren film laburrak eta luzeak erakutsiz eta baita 2021ean argia ikusiko duten proiektuak aurkeztuz. “Ikus-entzunezkoentzat urte oso gogorra izan den arren, guztira 20 ikus-entzunezko batu ditugu katalogo honetan. Egoera oso latza […]
Izaki Gardenak taldeak emango dio amaiera Udagoieneko Ostera Hegan musika zikloari asteburu honetan
Euskaltzaleen Topagunea  -  20/11/27
Azaroaren 27tik 29ra Bermeoko Arrantzaleen Museoan grabatutako Izaki Gardenak taldearen kontzertu akustikoa doan ikusteko aukera egongo da www.udagoinekoostera.eus webgunean. Gaurtik eta igandera arte Izaki Gardenak taldearen kontzertu akustikoa ikusteko aukera egongo da Udagoieneko Ostera egitasmoaren webgunean (wwww.udagoienekoostera.eus) Jon Basaguren, taldeko abeslariak bere ahots eta gitarrarekin bakarrik lagunduta “Dena Oskol” azken diskokoa abestien kontzertu berezi bat […]
‘Agur’ film laburrak irabazi du 16. Kameratoia
Euskaltzaleen Topagunea  -  20/11/23
Atzo, hilak 22, egin zen sari banaketa ekitaldia online Ugaitz Alegria aktorearen gidaritzapean, eta epaimahaiaren zein ikusleen sariak jakinarazi zituzten. Hasieran 110 zinemazalek, 32 taldetan antolatuta, eman zuten izena Lekeitioko Euskal Zine Bilerarekin batera antolatzen dugun Kameratoia film laburren rallyan parte hartzeko, baina 26 izan ziren azaroaren 15eko zitara garaiz heldutako proiektuak.  36 orduko lan gogorra […]