Azaroaren 24tik azaroaren 30era egingo den online lehiaketa da Egin TTap!

Helburua haur eta helduak (familian zein lagunekin) batera, 7 egun hauetako bakoitzean 7 galdera erantzutea da, ahalik eta azkarren. Galderak askotarikoak izango dira: kultura, natura, musika, geografia… Quizz dibertigarria da sortutakoa, eta helburua euskaraz ondo pasatzeko momentutxo bat sortzea da. Parte hartzaile guztien artean Irisarri Landerako sarrera batzuk zozkatuko dira gainera! Ez galdu!

ZER DA?
7 egunetan zehar martxan egongo den online lehiaketa da Egin TTap!. Egun
bakoitzean hainbat gairi buruzko 7 galdera erantzun beharko dira ahalik eta
azkarren!

NOLA JOKATZEN DA?
Parte hartzeko 2-5 pertsonako taldeak egin behar dira, eta talde hauek haur
eta helduz osatuta egon behar dira. Haurrek 9-12 urte bitartean izan behar
dituzte, eta taldean, gutxienez, heldu bat egon behar da. Parte hartzeko,
egunero bidaliko zaizue esteka mugikorrera 18:00etan, beraz, heldu, adi!

SARIAK
Parte hartzaile guztien artean Irisarri Landera sarrerak zozkatuko dira! Ez
galdu aukera!