Kulturgintza archivos - Page 9 sur 51 - Topagunea

Laburbira lehiaketa: landetxean asteburu pasa irabazteko aukera
Euskaltzaleen Topagunea  -  18/03/08
XV.Laburbirak irauten duen bitartean, emanaldiren bat ikusten izan diren guztiek parte hartu ahalko dute lehiaketan. Emanaldiari buruzko iritzia emanez, galdetegi erraz bat beteta, Euskal Herriko landetxe batean bi gaueko egonaldia irabazteko aukera izango dute. Zozketa 2018ko apirilaren 12an egingo dugu, Euskaltzaleen Topagunearen Durangoko egoitzan. Parte hartzeko galdetegia HEMEN Zorte on!!
Laburbira 2018: sentsazioz josita dator
Euskaltzaleen Topagunea  -  18/02/19
Otsailaren 28an Bergaran hasi eta martxoaren 27an Arrasaten amaituko da. Guztira 29 herri bisitatuko ditu, tartean London, Paris eta València. Umorea, intriga, kritika, gure historiari begirada, kulturaren eta hizkuntzaren transmisioari keinua  dira, besteak beste, aurtengoek dakartena. Sentsazioz jositako 8 piezekin osotu dugu aurtengo emanaldi puska; publikoari gozarazteko emozio karga bat. Hamabost urte beteko ditu aurten […]
Gazte sortegiak, sormena bizitzeko laborategia Gasteizen
Euskaltzaleen Topagunea  -  18/01/09
Udaberrian jarriko dute martxan Gasteizko 14 eta 18 urteko gazteei zuzendutako Gazte Sortegiak sormen laborategia. Arabako lau sortzailek gidatuta, egonaldia egingo dute pazko-astean Kanpezuko Ibernalo Aterpetxean. Bertan parte hartuko duten gazteek bertsolaritza, antzerkia, musika eta ikus-entzunezkoen sormena lantzeko aukera izango dute.  Hiru helburu nagusi ditu topaketa honek: Lagun artean sormena bizitzea Gazte sortzaileen sarea elikatzea […]
Laburbira 2018ko 8 filmak
Euskaltzaleen Topagunea  -  18/01/05
Abenduan burutu zen XV.edizio honetarako filmen aukeraketa; guztira 17 lan jaso genituen 2017an zehar. Bada, aurten ere 8 filmek osotuko dute euskarazko film laburren zirkuitua eta, guztira, emanaldiak 77 minutu iraungo du. 2018ko Laburbira otsailaren 28tik martxoaren 28ra martxan izango da, Euskal Herriko eta Euskal Herritik kanpoko txokotara euskal zinea hedatuz. Honakoak dira aurtengo bira […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/12/14
Aurtengoa amaitu orduko, hurrengoari begira gaude eta 2018an Irudienean estreinatuko den lehiaketa baten berri ematera gatoz: Euskal Herriko Rally Topa. Euskaltzaleen Topaguneak antolatuko du, euskarazko ikus-entzunezkoak ekoizten aritzen diren sortzaileengan fokoa jartzeko. Euskarazko film laburren bueltan, eta ezaugarri komun batzuk oinarri, Euskal Herrian antolatzen diren Rallyen arteko topaketa izango da. Asko dira urtero herriz-herri antolatzen […]
2017ko euskarazko zinerik onena Irudienean
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/11/22
Abenduaren 6tik 10era, Durangoko Zugaza zine aretoan ikusgai izango dira denak; aurten euskaraz egin diren film eta dokumental onenak. Bost eguneko egitaraua eskura duzue jadanik, zuen gustukoenak aukeratu eta Irudieneara noiz etorri pentsatzeko. Durangoko Azokako ikus-entzunezkoen gunean, filmak eta dokumentalak ikusteaz gain (helduentzako zein haurrentzako aukerak daude) tailerrak eta solasaldiak ere antolatu ditugu, Irudienean ikusi […]