Berriak - Page 257 sur 257 - Topagunea

Euskaltzaleen Topagunea  -  08/02/22
Aurten ere, bosgarrenez, Topaguneak eta euskara elkarteek antolatuta film laburren zirkuitua martxan egongo da apirilaren 3a eta maiatzaren 16a bitartean. Aurreko lau edizioetan egin den moduan, euskaraz sortutako filmak ikusteko aukera izango da emanaldietara hurbilduta. Bosgarren edizio honetan hamar film aurkeztuko dira emanaldietan eta aurreko urteekin alderatuta zenbait berezitasun egongo dira. Hamar filmetako hiru, Topaguneak, […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  08/02/19
Derion dago egunotan Euskara Elkarteen erakusketa ibiltaria. Tximintx elkartea bosgarren urteurrena ospatzen ari da eta ospakizun egitarau zabala antolatu dute, tartean erakusketa. Erakusketa Derion ikusi ahal izateko aukera otsailaren 22rarte egunero izango duzue arratsaldeko 5ak eta 8ak bitartean, Larrabarri baserrian. Informazio gehiago, Tximintx elkartearen blogean.
Euskaltzaleen Topagunea  -  08/02/07
Gaztezulo aldizkariak irabazi du Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak lehenengoz banatu duen Ukan Berrikuntza Saria. Donostian sortutako aldizkariak 2007 urtean egindako aldaketa saritu nahi izan du epaimahaiak. Izan ere, Gaztetxulo aldizkaria izatetik Gaztezulo izatera pasa da urte honetan eta aldizkari berritua parte hartzea eskaintzen duen webgunearekin osotu dute sustatzaileek.       Donostian sortu zen […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  08/02/04
Topaberri buletinaren 60. zenbakia argitaratu da urtarrilaren bukaeran. Zenbaki honetan azaroan Donostian burututako e2i jardunaldiak aztertu dituzte bertan parte hartu duten hainbat lagunek. Jardunaldietan entzundakoen iritziez gain, 2007 urtean Topaguneak ospatutako 10. urteurrenaren harira idatzitako bi iritzi artikulu ere aurkitu ahal izango dira buletinean. Ondorengoak dira iritzi emaileak: Zintzo Mintzo euskara elkarteko kideak Galder Unzalu, […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  08/02/03
Topaguneko ordezkari batek Santiago eta A Coruñan Conversas con egitasmoaren barruan antolatutako mahai inguruetan parte hartu du urtarrilaren 30 eta 31an. Galizako Xuntako Dirección Xeral de Xuventude e Solidariedadek eta A Mesa pola Normalización Lingüí­sticak antolatutako jardunaldiotan Galiza eta Euskal Herriko ordezkariez gain, Plataforma per la Llengua (Catalunya) eta Escola Valencianako (Paí­s Valenciá) ordezkariek ere […]