Gotzon Garate idazle eta euskaltzale nekaezinaren oroimenez Elgoibarko Izarra Euskaltzaleen Topaguneak urtero udazkenean antolatzen duen zikloak, zazpigarren edizioa beteko du aurten. Eta zazpigarrena izanda, zer hobeto Euskal Herriaren osotasuna aintzat hartzea baino. Aurtengo zikloaren arrazoia edo motiboa, programaren izenburuan azaltzen den moduan, Iparraldea izango da. Elgoibartarrek Euskal Herriaren iparraldea hobeto ezagutzea da zikloaren helburua, eta horretarako prestatu dute urriaren 2an hasi eta azaroaren 14an amaituko den programa.
Elkarlanean antolatutako zikloa
Zikloaren urteroko eragileak Elgoibarko Izarra eta Udala badira ere, aurten beste elkarte-erakunde batzuen elkarlanarekin jantzi eta aberastu dute programa. Sinuöse taldea, Morkaiko mendizale-elkartea, Haritz dantzari-taldea, Elgoibarko Gazte Asanblada, Etxe-tar enpresa, Belaustegi jatetxea, eta Txarriduna hotela dira, hain zuzen ere, aurtengo edizioan parte hartuko dutenak.
Denen gustuko ekintzak
Iparraldea hobeto ezagutzeko hamaika modu egon daiteke, eta Elgoibarko Izarrako lagunek beraiena prestatu dugu. Eragileon ezaugarriak eta jarduerak aintzat hartu eta saiatu dira adin eta gustu gehienentzat erakargarria izan daitekeen programa antolatzen. Hitzaldiak, musika-kontzertuak, kantu-bazkaria, mendi-ibilaldia eta, nobedade moduan, pastorala antolatu dira. Horrela, Elgoibarren estreinakoz izango da pastorala ikusteko aukera.
Egitaraua
Mixel Etxekopar, kontzertua
Sinuoserekin elkarlanean
Urriak 2, ostirala. 23:00etan
Sarrerak: Sotoan, egunean bertan.
Prezioa: 3€
Kultur Etxeko sotoan
Euskara Iparraldean: egiak eta susmoak, Xan Aireren hitzaldia
Urriak 7, asteazkena. 19:00etan
Kultur Etxeko hitzaldi-gelan
Mendi-ibilaldia, Ainhoatik Donibane Garazira
Morkaiko mendizale elkartearekin
Urriak 10-11-12
Prezioa: 70 € (80 €, bazkide ez direnentzat)
Izena emateko: Elgoibarko Izarra eta Morkaiko Mendizale elkartea
Izena emateko azken eguna: urriak 2 (23 lagunentzat)
Iparraldeko kultura, Antton Luku eta Miren Artetxeren arteko hitzaldi-elkarrizketa
Urriak 14, asteazkena. 19:00etan
Kultur Etxeko hitzaldi-gelan
Kantu-bazkaria, Aire ahizpak hirukotearekin
Belaustegi jatetxean.
Kantura etorriko dira: Eñaut Elorrieta eta Uxue Alberdi, Jon Gurrutxaga eta Iban Urizar.
Urriak 24, larunbata. 14:00etan
Prezioa: 35 euro
Izena emateko: Elgoibarko Izarran (urriaren 19a baino lehen).
Babeslea: Belaustegi jatetxea
Gure herriaren iparra ez galtzeko, gehigarri berezia
BARREN astekarian
Urriak 30
Ederlezi pastorala
Haritz dantzari taldearekin elkarlanean
Herriko Antzokian
Azaroak 14, larunbata. 17:30ean.
Sarrerak hartzeko: aurretik, Elgoibarko Izarran, eta egunean bertan, Herriko Antzokian.
Prezioa: 5 euro
Babeslea: Etxe-tar enpresa
Nahia x Matthys eta Xiberoots musika taldeen kontzertua
Gazte Asanbladarekin elkarlanean
Gaztetxean
Azaroak 14, larunbata. 23:00etan
Sarrerak: Gaztetxean, egunean bertan.
Prezioa: 3 euro
Eragileak eta babesleak:
- Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea
- Elgoibarko Udala
- Morkaiko Mendizale elkartea
- Haritz Euskal Dantzari elkartea
- Sinuöse
- Elgoibarko Gazte Asanblada
- Etxe-tar enpresa
- Belaustegi jatetxea
- Txarriduna hotela