Select Page

Urriaren 19an bazkideentzako mintegia antolatu zuen Kukulaisik

Urriaren 19an bazkideentzako mintegia antolatu zuen Kukulaisik. Elgoibarko Makina eta Erraminta museoan batu ginen hainbat bazkide, eta egun osoko egitaraua izan genuen. Goizean datorren hamarkadarako estrategiaz hausnartzen aritu ginen, gizartearen euskalduntzean eremu ez-formalak izan zezakeen paperaz eta horretarako garatu beharreko diskurtsoez.

Eguerdian, museoaren bisita-gidatua jaso genuen, eta goxo-goxo bazkaldu ostean, EHUko irakasle den Oidui Usabiagaren formazioa jaso genuen, “Kiroletik ludomotrizitatera” izenburupean. Ederra izan zen!