Select Page

 Ostera 2023: PLAZARA!

Bere 24.edizioan, herrietako plazak hartuko ditu OSTERA kultur saio ibiltariak, zuzen zuzenean eta DOAN. Diziplina anitzeko egitarau kultural zabala eskainiko du OSTERAK 2023an: DJ-ak, Dantza, Irudi ikuskizuna, kale animazioa, musika… Denetarik eta denentzako.

Bizkaiako 3 herritan egingo du OSTERAK aurten geldiunea: GORLIZ (Olaia Inziarte + Afrika Bibang), URDULIZ (Xsakara + Sonakay), eta ETXEBARRIn hurrenez hurren: (Kai Nakai + Ez da kasualitatea, bertso-ikuskizun musikatua).

OSTERA 2023, PLAZARA!, kultur saio ibiltariak osagarri ezberdinekin osatutako aste buru osoko programazioa eskainiko du. Larunbat arratsaldeko emanaldiak 19.00etan hasiko dira eta gazteei zuzenduta daudenez, musika izango dute ardatz. Igandekoak berriz, publiko zabalago bati zuzenduta daudenez, eguerdiko 12etan hasiko dira. Orotara, 3 asteburu eta 6 emanaldi nagusi. Eta tartean, Ines Azpiazu DJ-a, Garazi Ablaldes dantzaria, soinu+irudi ikuskizuna, Kale animazioa…

 

Musika, Kale animazioa, Dantza, DJ-ak… 

Aste buru osoko kultur saio ibiltaria!

 

 

MUSIKA+POLE DANCE+DJ-a+IRUDI PROIEKZIOA

POLE DANCE

 

GARAZI ABRALDES AZKORBEBEITIA durangarra, 2019an murgildu zen Pole Dance-aren munduan.

“Pole Dance Bilbao” akademian ikasi zuen Garazik. Eta irakasle ere aritu zen bertan urte batzuk beranduago. Geroztik hainbat lehiaketa eta ikuskizunetan parte hartu du kirol honen aldaera ezberdinetan (artistikoa, exotikoa…)

Garazi historia ikasketak egiten ari da gaur egun.

DJ-a (Ines García Aspiazu)

Abangoardiako Klub eszena eta dantza erritmoek betidanik erakarri dute Ines Garcia Azpiazu. Baita internet osteko estetikatik eratorritako ikus-entzunezko kode berriek ere. DJ gisara duen jardunaz gain, Inesek begiradada politikoa du bere zereginean: genero eta jatorri aniztasuna sustatzen baitu musika elektronikoan eta gau- giroan. KRII kolektiboko sortzaileetako bat da eta musika aurreratua ardatz duten Monn Safari eta Tortilla de caldo irratsaioak gidatu ditu. Izen handiko artista ugarirekin partekatu du kabina.

IRUDI IKUSKIZUNA

(Maialen Belaustegi eta Jokin Guridi)

Jokin Guridi eta Maialen Belaustegik landuko dute irudi ikuskizuna. Mailen Belaustegi Lapeyra (DODOMA) ikus-esperimentazioko artista da. Hainbat musika talde, kolektibo, zein proiektu eszenikoekin lanean aritu da jaialdi ezberdinetan (BET, ELEKTRONIKA JAIALDIA, DANTZ, ACTUAL, FEM TEK, MFSSST…). Gaur egun Axut! eta Artedramak ekoiztutako HONDAMENDIA antzezlanarekin ari da lanean.

Jokin, berriz, 2018an hasi zen VJ bezala. Bere lana irudi generatiboetan oinarritzen da, non imajinak denbora errealean sortu eta moldatzen diren.

AURREKO URTETAKO EDIZIOAK

AURREKO URTETAKO MUSIKARIEKIN ELKARRIZKETAK

MIKEL URDANGARIN

Ikusgai

XAMANAK

Ikusgai

OLATZ SALVADOR

Ikusgai

EÑAUT ELORRIETA

Ikusgai

ZEA MAYS

Ikusgai

IZAKI GARDENAK

Ikusgai