Select Page

Mintzapraktika on-line: Euskaraz txukun moldatzen diren pertsonak behar ditugu.

Mintzapraktika on-line egiteko aukera zabalik da berriro ere, izen-ematea egin daiteke jadanik . Mintzapraktika.org webguneak eskaintzen duen aukera da internet bidezko mintzapraktikarena; Skype erabiltzen da horretarako.
Aurreko ikasturteetan bertako euskaldunak edo munduko edozein tokitako euskaldunak harremanetan jartzea lortu genuen. Ikasturte honetan ere aukera hori eskaintzen jarraituko dugu webgune honetan.

Euskaraz txukun moldatzen direnak behar dira egitasmo hau aurrera ateratzeko, beraz, haien laguntza behar dugu mintzamena hobetu nahi dutenekin taldetxoak sortu ahal izateko.