Select Page

Literaturia jardunaldien aurreko saioak hasi dira

Literatura Eskolak bost urte beteko ditu aurten. Larrabetzun martxan jarri zen ekimena Euskal Herriko bestelako txokoetara zabalduz joan da azken urteotan eta aurten ekitaldi bereziak antolatu dituzte urteurrena ospatzeko. Ekainaren 5, 6 eta 7a izango dira Literaturia jardunaldiak, baina aurretik ere hasi dira hainbat ekimen martxan jartzen.

Apirilaren 22an antolatu dute lehen ekitaldia eta hurrengo egunetan ere hainbat ekitaldi izango dira Larrabetzun, Baionan eta Basaurin. Ondokoa da programazioa:

  • Apirilaren 22an mahai ingurua Larrabetzun, Patxi Zubizarretak gidatua
  • Apirilaren 23an eskolako umeen errezitaldia, Larrabetzun
  • Apirilaren 25ean Antton Lukuren antzerkigintza izango dute hizketagai Baionan, Mattin Irigoienek gidatuta
  • Apirilaren 26an Koldo Amestoyren ipuin kontaketa Larrabetzun
  • Apirilaren 29an Iñigo Aranbarri izango da Basaurin

Elkarlanaren fruitua dira ekimenok, hainbat eragilek parte hartu baitute antolakuntzan, tartean Larrabetzuko Arrekikili euskara elkarteak, Txorierriko Aikor aldizkariak eta Basauriko Euskarabila euskara elkarteak (hirurak ere federazio honetako kideak).