Select Page

Larunbatean Spraikada-k kolorez eta ikuskizunez beteko ditu Mutrikuko kaleak

Uztailaren 18an, larunbata, Spraikada Euskal Herriko VI.Graffiti Lehiaketa ospatuko da Mutrikun. Lehiaketan parte hartuko duten hamar taldeak aukeratuak izan dira jadanik eta zirriborroak ikusi daitezke jadanik (zirriborroak flickr-en).

Maila handiko norgehiagoka ikusteaz gain, egitarau zabal eta parte hartzailea eskura izango da egun osoan. Graffiti eta break dantza tailerrak, Dj zein break dantzarien ikuskizunak eta  Bertsound System (Aritz Sound System, Xabier Silveira, 121 Krew, Norte Apatxe) izango dira besteak beste.

Larunbateko lehiaketa heldu bitartean, motorrak berotzen dabilen egitarau osagarria martxan da.

Badator Spraikada! egun pasa aukera paregabea!

Â