Select Page

Kultur errota archivos - Topagunea

Kultur Errotako eskaerak egiteko epea zabalik
Euskaltzaleen Topagunea  -  17/01/19
Jadanik prest da 2017ko lehen seihilabetetarako Kultur Errotaren eskaintza!  Hogeitik gora nobedade dakartza eskaintza berriak, zuen herrietan erakusteko prest direnak. Euskaltzaleen Mugimenduko kideak bazarete, esku-eskura duzue hemen euskal artisten sormenaz gozatzeko aukera. Otsailaren 3ra arte izango dugu zuen eskaerak jasotzeko epea zabalik. Oraindik ez duzuela eskaintza berria ikusterik izan? Hementxe jarri dizuegu: Eskaera betetzeko irizpideak. […]
Hogei ikuskizun berri udazkeneko Kultur Errotarako
Euskaltzaleen Topagunea  -  16/06/07
Udazken oparoa dator aurtengoa ere Kultur Errotan Euskaltzaleen Topaguneko bazkide zaretenok 168 ikuskizunen artean egin ahal izango duzue aukera, buruan duzuen ospakizun horretarako, edo astebitarte buruzuriak animatzeko, asteburu negutiarrak goxatzeko… Agian baduzue honez gero begiz jota bakarren bat! Kultur Errotak euskal sortzaileen eskaintza ugari ditu aukeran, berauek herrietara hurbiltzeko helburuarekin. Kalitatezko eskaintza eta diruz lagundua […]
Kultur Errotaren 19. edizioak eskaintza berrituarekin aurrera darrai
Euskaltzaleen Topagunea  -  15/06/09
Euskal sortzaileen lana kulturgune txikietan taularatzeko eskaintza berria martxan jarriko du berriz ere Kultur Errotak. Aurten ere, Kultur Errotaren 19. edizio honetan, Euskaltzaleen Topaguneko kide diren tokian tokiko elkarteek 150 kulturgile eta kalitate handiko 165 ikuskizun dituzte aukeran, 23 nobedade tartean. Ekainaren 10etik ekainaren 26ra bitartean Euskaltzaleen Topaguneko bazkideek emanaldi eskariak egiteko epea zabalik izango […]
Kultur Errotaren hamazortzigarren edizioa martxan
Euskaltzaleen Topagunea  -  15/01/21
Hasi da biraka aurten ere Kultur Errota, ibilbide luzea duen eta programazioa oparoa eskaintzen duen formatu txikiko kultur emanaldien zirkuitua. Hamazortzigarren edizioa izango du aurten Errotak, 144 kultur sortzaile eta 164 ikuskizuneko proposamena dakarren zirkuituak. 1998.urtetik geroztik Kultur Errota formatu txikiko baina kalitate handiko ikuskizunek osatzen dute; euskarazkoak eta askotarikoak  diren ikuskizunak: musika, antzerkia, haurrentzako […]
Udazkeneko Kultur Errotan izena emateko epea zabalik
Euskaltzaleen Topagunea  -  14/05/30
Euskaltzaleen Topagunearen Kultura Sailak KULTUR ERROTAren 17. edizioaren bigarren eskaintza, irailetik abendura bitartekoa, martxan jarri du. Elkarte bazkideok ekainaren 3tik 25era bitarteko epea daukazue zuen emanaldi eskaerak egiteko. Horretarako, beharrezkoa duzuen informazioa artxiboetan daukazue: IRIZPIDEAK. Kultur Errota erabiltzeko hartu beharreko kontuak jasotzen dituen dokumentua; mesedez arretaz irakurri. IKUSKIZUNEN ZERRENDA. Aukeran dauden 140 kulturgile eta 172 […]
Euskaltzaleen Topagunea  -  13/01/10
KULTUR ERROTAren IKUSKIZUNEN ZERRENDA berria ( 2013ko urtarrila) TOPAGUNEAren Kultura Sailak KULTUR ERROTAren 16. edizioaren lehenengo eskaintza, urtarriletik uztailera bitartekoa, martxan jarri du. Elkarte bazkideok urtarrilaren 11tik 30era bitarteko epea daukazue zuen emanaldi eskaerak egiteko. Horretarako, beharrezkoa duzuen informazioa artxiboetan daukazue:   IRIZPIDEAK. Kultur Errota erabiltzeko hartu beharreko kontuak jasotzen dituen dokumentua; mesedez arretaz irakurri. […]