Select Page

Euskara Jendea dokumental sorta aurkeztu eta solasaldiak antolatzeko aukera

 

2013ko udazkenean aurkeztu da Euskara Jendea: gure hizkuntzaren historia, gure historiaren hizkuntza dokumental sorta, Ibaizabal-Mendebalde eta Zenbat Gara kultura elkarteek ekoitzitako dokumental-sorta. Euskal Telebistan eskaini dira lehenengo sorta osatzen duten sei atalak eta Durangoko Azokan salgai jarri dira ondoren.

45 minutu inguruko sei atalek osatzen duten dibulgaziozko lan honen bidez publiko zabal bati aurkeztu nahi zaio euskararen eta bere herriaren historia, Xamarrek 2006an Pamiela etxean argitaratutako izenburu bereko liburua abiapuntu hartuta. Egileen esanetan, hiztun komunitatearen bilakaera ezaguturik, hobeto ulertuko ditugu haren iraupenaren gakoak eta, noski, datozen hamarkadetan datozkigun erronkak eta bideak.

Eskaintza berria jarri dute martxan Ibaizabal Mendebalde elkarteko lagunek. Dokumentalen DVDak kaleratzeaz bat, elkarteak lanaren aurkezpenak ere egingo ditu. Eta tokian-tokiko beharretara egokituko bada ere, formato bi lehenesten dituzte:

– Atal bat ikustea + atalaren gaineko solasaldia

– Sei atalak + dagokion atalaren gaineko solasaldia (6 jardunetan).

Euskaltzaleen Elkarteentzako eskaintza interesgarria izango dela ziur gaude eta beraz, dokumental sortaren egileekin harremanetan jar zaitezkete emanaldiak antolatu edo aurkezpenoi buruzko xehetasunak eskatzeko: info@euskarajendea.com / 688 845 328